Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

169. zk., 2014ko irailaren 8a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

GETXOKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 5 ZENBAKIKO EPAITEGIA
3781

EDIKTUA, 283/14 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Getxoko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 5 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: 283/14 hitzezko judizioa.

Alderdi demandatzailea: Getxoko Biltosango Partikularra kaleko 3. zk.ko JE.

Alderdi demandatua: Francisco Javier Arambalza Hormazaren jaraunspen jasogabea.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Judizio horretan, erabaki da zedula bat entregatzea Javier Arambalza Hormazaren jaraunspen jasogabeari, demandatu den aldetik. Zedulak honela dio hitzez hitz:

ZITAZIO-ZEDULA

Zitazioa egiteko agintzen duen agintaritza: Getxoko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 5 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesaleko idazkari judiziala.

Ebazpenaren gaia: aipatutakoa.

Zitatu den pertsona: Francisco Javier Arambalza Hormazaren jaraunspen jasogabea, alderdi demandatu den aldetik.

Zitazioaren xedea: judizioko bistara joatea, demandatu den aldetik. Horrez gain, aurkako alderdiak eskatzen badu eta epaileak onartzen badu, hark aurkezten duen galdera-sortari erantzutea (aurkeztutako dokumentuen eta demandaren kopiak erantsi dira).

Zein lekutan agertu behar den: epaitegi honetan, goian adierazitako helbidean. 3. epaiketa-aretoa. Beheko solairua.

Zein egun eta ordutan azaldu behar den: 2014-11-05a; 09:30ean.

LEGEZKO OHARTARAZPENAK

1) Bistara azaltzen ez bazara ere, ez da suspendituko eta auzi-iheslari deklaratuko zara, eta, berriro zitatu gabe, aurrera egingo da judizioan (Prozedura Zibilaren 1/200 Legearen 440.1 eta 442. artikuluak)

2.– Bistara zu zeu agertzen ez bazara, eta alderdi demandatzaileak hala eskatzen badu eta deklarazioa onartzen bada, zuk parte hartu duzun galdeketako egitateak –zeuretzat guztiz kaltegarriak direnak– onartutzat jo ahal izango dira (PZLb-ko 304. eta 440. artikuluak).

3) Baliatu nahi dituzun frogak eraman beharko dituzu ikustaldira (PZLb-ko 440.1 artikulua).

4) Zitazioa egin eta hurrengo hiru egunetan, aurkeztu ezin dituzun pertsonak zein diren jakinarazi beharko duzu epaitegi honetan, idazkari judizialak zita ditzan ikustaldian azaltzeko, hain justu ere lekuko edo peritu gisa, edo zure deklarazioen gai izango diren egitateak ezagutzen dituzten pertsona legez.

Zitazioa gauza dadin, zitatu behar diren pertsonen datuak eta zehaztasunak eman beharko ditu (PZLb-ko hirugarren paragrafoko 440.1 artikulua).

5) Hiru eguneko epearen barruan, pertsona juridikoen edo erakunde publikoen erantzun idatziak eskatu ahal izango dituzu, PZLb-ko 381. artikuluan ezarritako izapideen bitartez.

6) Eta honako hau ere ematen zaizu aditzera: prokuradore baten bitartez eta abokatu bat lagundura agertu beharko duzu ikustaldira.

Ez badituzu abokatua edota prokuradorea izendatzeko behar diren baliabideak, doako laguntza juridikoa izateko eskubidea aitor dakizula eska dezakezu, zitazioaren egunetik harako hiru eguneko epean. Bestalde, abokatua edo prokuradorea, edo bi-biak izendatzeko eskatu nahi izanez gero, zitazioaren ondoko hiru eguneko epean egin beharko duzu.

7) Prozesua bideratzen ari den bitartean bizilekuz aldatuz gero, auzitegi honi jakinarazi beharko diozu (PZLb, 155.5 artikuluko lehenengo paragrafoa).

8) Azkenik, jakinarazi egiten da alderdiek, gatazka konpontzeko, negoziazioaren bidea erabil dezaketela, bai eta bitartekaritza baliatu ere.

Getxo (Bizkaia), bi mila eta hamalauko ekainaren hogeia.

IDAZKARI JUDIZIALA.

Prozedura Zibilari buruzko 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz, ediktu hau EHAAn argitaratzea erabaki da, judiziorako zitazio-eginbidea gauzatzeko.

Getxo (Bizkaia), bi mila eta hamalauko ekainaren hogeia.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala