Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

169. zk., 2014ko irailaren 8a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
3778

AGINDUA, 2014ko irailaren 4koa, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuarena, bertan behera uzten duena 2014ko abuztuaren 29an Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako 2014ko uztailaren 22ko Agindua, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuarena, «Joxe Mari Korta» sarien 2014ko deialdia argitaratzen duena, «Joxe Mari Korta» sariak arautzen dituen Industria eta Berrikuntzako sailburuaren 2009ko uztailaren 29ko Aginduan ezarritako esparruaren barruan.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariaren 154. zenbakian argitaratu zen, 2014ko abuztuaren 18an, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren 2014ko uztailaren 22ko Agindua, «Joxe Mari Korta» sarien 2014ko deialdia argitaratzen duena, «Joxe Mari Korta» sariak arautzen dituen Industria eta Berrikuntzako sailburuaren 2009ko uztailaren 29ko Aginduan ezarritako esparruaren barruan.

Izapidetzean egindako akats bat dela-eta, Agindu hori berriz argitaratu zen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, 163. zenbakian, 2014ko abuztuaren 29an.

Hortaz, eta akatsik egin ez dadin eskabideak aurkezteko epea zenbatzeko orduan, bertan behera uzten da 2014ko abuztuaren 29an Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako 2014ko uztailaren 22ko Agindua, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuarena, «Joxe Mari Korta» sarien 2014ko deialdia argitaratzen duena, «Joxe Mari Korta» sariak arautzen dituen Industria eta Berrikuntzako sailburuaren 2009ko uztailaren 29ko Aginduan ezarritako esparruaren barruan.

Horiek horrela, honako hau

XEDATZEN DUT:

1.– Bertan behera uztea 2014ko abuztuaren 29an Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako 2014ko uztailaren 22ko Agindua, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuarena, «Joxe Mari Korta» sarien 2014ko deialdia argitaratzen duena, «Joxe Mari Korta» sariak arautzen dituen Industria eta Berrikuntzako sailburuaren 2009ko uztailaren 29ko Aginduan ezarritako esparruaren barruan.

2.– Deklaratzea 2014ko abuztuaren 18an Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean sartu dela indarrean 2014ko uztailaren 22ko Agindua, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuarena, «Joxe Mari Korta» sarien 2014ko deialdia argitaratzen duena, «Joxe Mari Korta» sariak arautzen dituen Industria eta Berrikuntzako sailburuaren 2009ko uztailaren 29ko Aginduan ezarritako esparruaren barruan.

AZKEN XEDAPENA

Agindu honek argitaratzen den egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko irailaren 4a.

Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburua,

MARÍA ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.


Azterketa dokumentala