Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

148. zk., 2014ko abuztuaren 7a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Pribatuen iragarkiak

GIPUZKOAKO GARRAIOAREN LURRALDE AGINTARITZA
3508

IRAGARKIA, Mugi sistemaren erabiltzaileentzako orientazio estrategia eta Gipuzkoako garraio publikoaren sustapenerako komunikazio globalaren estrategia definitzeko zerbitzu kontratuaren lizitazioari buruzkoa.

1.– Erakunde esleitzailea.

a) Espedientea tramitatzen duen organoa: Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritza.

b) Espediente zenbakia: E3/2014/04.

c) Kontratatzailearen profilaren interneteko helbidea: www.atgipuzkoa.com

2.– Kontratuaren xedea.

a) Mota: zerbitzuak.

b) Objetuaren deskribapena: kontratu honen xedea da aholkularitza estrategikoan aditua den zerbitzua kontratatzea eta Gipuzkoako garraioaren erabiltzaile/bidaiari denarekin erlazio eredu berri bat ezartzea, Mugi sistemaren baitan.

c) Lotekako zatiketa: ez.

d) Kontratuaren iraupena: 48 hilabete.

3.– Tramitazioa, prozedura eta esleitzeko prozedura.

a) Tramitazioa: ohikoa.

b) Prozedura: irekia.

c) Enkante elektronikoa: ez.

d) Esleitzeko irizpideak: irizpide anitzak. Ikusi klausula administratibo berezien I eranskineko 7 zk.

4.– Lehiaketarako oinarrizko aurrekontua.

Zenbateko garbia: 180.000 euro.

BEZa (% 21): 37.800 euro.

Zenbatekoa guztira: 217.800 euro.

5.– Bermeak.

a) Behin-behineko bermea: ez da eskatzen.

b) Behin betiko bermea: esleipen kopuruaren % 5a (BEZ ik gabe).

6.– Dokumentazioa eta informazioa hartzeko tokia.

a) Bulegoa: GGLA erakundearen bulegoa.

Helbidea: Easo kalea74.

Udalerria: Donostia

Telefonoa / Fax zk.: 943 00 59 59 / 943 00 55 77.

b) Web orria: www.atgipuzkoa.com

c) E-mail: autoridadtransportegipuzkoa@atgipuzkoa.com

7.– Kontratistaren betebehar bereziak.

a) Sailkapen maila: ez da sailkapenik exijitzen.

b) Kaudimen ekonomikoa, finantzarioa eta tekniko-profesionala: ikusi baldintza administratibo berezien orria.

8.– Eskaintzen aurkezpena.

a) Aurkezteko azken eguna: 2014-09-22.

Proposamenak posta bidez ere bidal daitezke. Enpresariak, halakoetan, proposamena postetxean ipini zueneko data egiaztatu beharko du; eta egun horretan bertan, eskaintza egin izana jakinaraziko dio kontratazio organoari, posta elektronikoaz edo faxez. Proposamenak aurkezteko epea bukatuta gero bidalitako e-mail edo fax bidezko egiaztagiria duten eskaintzak ez dira onartuko.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: baldintza administratibo berezien orrian zehazturiko agiri guztiak aurkeztuko dira, bertan adierazten den bezala 3 gutunazaletan sartuta.

c) Aurkezteko tokia: klausula berezien I eranskineko 2 zka.

d) Hautabideen onarpena: ez.

9.– Eskaintzak zabaltzea.

a) Helbidea: Easo kalea 74, 1. solairua, 20006 Donostia.

b) Data eta ordua:

2014ko irailaren 30ean, goizeko 10:00etan.

2014ko urriaren 30ean, goizeko 10:00etan.

10.– Iragarkien gastuak: kontratuaren esleipendunaren kargura 3.000 euroko gastua gehienez.

Donostia, 2014ko uztailaren 23a.

Idazkaria,

SEGUNDO DIEZ MOLINERO.


Azterketa dokumentala