Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

148. zk., 2014ko abuztuaren 7a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
3503

EBAZPENA, 2014ko uztailaren 18koa, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearena, 2014. urtean Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko liburutegietako liburu-funtsak berritu edo/eta handitzeko diru-laguntzak emateko deialdiko zuzkiduraren guztizko zenbatekoa handitu egin dela jakinarazten duena.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2014ko ekainaren 4ko Aginduak Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko liburutegietako liburu-funtsak berritu edo/eta handitzeko diru-laguntzak emateko dei egiten du.

Agindu horren 2. artikuluaren arabera, 670.000 euro erabiliko dira horretarako deialdi honetan.

Lehenengo Xedapen Gehigarrian ezarritakoaren arabera, adierazitako diru-kopurua handitu ahal izango da. Ondorioz, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Aginduaren 2. artikuluan zehaztutako zenbatekoari 150.000 euro gehitzea. Beraz, deialdi honetan 820.000 erabiliko dira guztira.

Bigarrena.– Zenbateko hori honela banakatuko da:

60.000 euro, gehienez, liburutegi sortu berrietarako diren dokumentu-sortetarako.

760.000 euro, lehendik dauden liburutegietako funtsak berritzeko.

Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea, jendeak horren berri izan dezan.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko uztailaren 18a.

Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordea,

JOSÉ ÁNGEL MARÍA MUÑOZ OTAEGI.


Azterketa dokumentala