148. zk., 2014ko abuztuaren 7a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (216 KB - 2 orri.)
- EPUB (196 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
3502
AGINDUA, 2014ko uztailaren 7koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, Beasaingo (Gipuzkoa) «Loinatz» musika-eskola publikoari musika-espezialitateak gehitzeko baimena emateko dena.
Aztertuta geratu da Beasaingo «Loinatz» musika-eskola publikoak musika-espezialitateak gehitzeko egin duen baimen-eskaera.
Espediente hori Gipuzkoako Hezkuntza Ordezkaritzak izapidetu du, indarreko arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio, eta arlo horretan eskumena duten erakundeek horri buruzko txostena eman dute.
Urriaren 27ko 289/1992 Dekretuaren II. kapituluan ezartzen da irakasleei musika-eskoletan irakatsi ahal izateko eskatzen zaien titulazioa (289/1992 Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoan musika-irakaskuntza espezifikoa, arautu gabea, ematen duten ikastegiak –musika-eskolak– sortzea eta horien jarduna arautzen duena; 1993ko urtarrilaren 4ko EHAA).
Indarrean dauden legeak ikusi ondoren eta arauz eskatzen diren baldintza guztiak betetzen direla kontuan harturik, hau
EBAZTEN DUT:
1. artikulua.– 2014-2015 ikasturtetik aurrera «Panderoa» musika-espezialitatea irakasteko baimena ematen zaio ondoren zehazten den ikastetxeari:
Kode-zenbakia: 20007011.
Izen generikoa: Musika-eskola publikoa.
Izen espezifikoa: «Loinatz».
Titularra: Beasaingo Udala.
Helbidea: San Martin plaza, zk.g.
Udalerria: Beasain.
Lurralde historikoa: Gipuzkoa.
Ikastetxe horretan irakaskuntza hauek emango dira:
● Mailak: 1.a, 2.a, 3.a eta 4.a.
● Adarrak:
– Kantua: bakarlaria eta korala.
– Instrumentu sinfonikoak: biolina, biola, txirula, piccoloa, klarinetea, saxofoia, tronpa, tronpeta, tronboia, bonbardinoa, tuba, kontrabaxua, biolontxeloa eta perkusioa.
– Instrumentu polifonikoak: pianoa, akordeoia eta gitarra.
– Instrumentu eta dantza tradizionalak: txistua, trikitia, dultzaina eta panderoa.
– Zenbait joera: gitarra elektrikoa.
2. artikulua.– Indarrean dagoen araudia betetzera beharturik gelditzen da ikastetxea irakasleen titulazio akademikoari dagokionez. Bestela, bidezkoa litzateke emandako baimena baliogabetzea.
AZKEN XEDAPENA
Agindu honen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2014ko uztailaren 7a.
Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua,
CRISTINA URIARTE TOLEDO.