Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

148. zk., 2014ko abuztuaren 7a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
3499

AGINDUA, 2014ko ekainaren 30ekoa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, Bilboko (Bizkaia) «Ángeles Custodios» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuari Hezkuntza Bereziko gela egonkor bat ireki eta jardunean jartzeko baimena emateko dena.

Hezkuntza Bereziko gela egonkor bat ireki eta jardunean jartzeko eskatuz Bilboko «Ángeles Custodios» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren erakunde titularraren ordezkariak abiarazi duen espedientea aztertu da.

Espediente hori ezarritako prozeduraren arabera izapidetu da, indarreko arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio, eta arlo horretan eskumena duten erakundeek horri buruzko txostena eman dute.

Arau hauek izan dira kontuan: 332/1992 Errege Dekretua, apirilaren 3koa, ikastetxe pribatuetan unibertsitateaz kanpoko araubide orokorreko irakaskuntzak emateko baimenei buruzkoa (apirilaren 9ko BOE); 1998ko uztailaren 30eko Agindua, beharrizan bereziak dituzten ikasleak eskolatzeko irizpideak ezartzeko, eta ikasle horiek behar dituzten baliabideak hezkuntza-sistemako maila guztietara helarazteko dena (abuztuaren 31ko EHAA), eta gai horretan aplikatzekoak diren gainerako legeak. Horiek horrela, hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Segidan zehazten den ikastetxeari 2014-2015 ikasturtetik aurrera Hezkuntza Bereziko gela egonkor bat ireki eta jardunean jartzeko baimena ematen zaio:

Kode-zenbakia: 48002328.

Izen espezifikoa: «Ángeles Custodios».

Titularra: Congregación Santos Angeles Custodios.

Helbidea: Zabalbide kalea, 21.

Udalerria: Bilbo.

Lurralde historikoa: Bizkaia.

Baimena: Hezkuntza Bereziko gela egonkor bat ireki eta jardunean jartzea.

Ikastetxearen osaera:

– Haur Hezkuntzako 1. zikloa: 6 unitate, honelako edukierakoak:

● 2 unitate, urtebetetik beherako ikasleentzat, bakoitza 8 ikaspostuko edukierakoa.

● 2 unitate, urtebetetik bi urtera bitarteko ikasleentzat, bakoitza 13 ikaspostuko edukierakoa.

● 2 unitate, bi urtetik hiru urtera bitarteko ikasleentzat, bakoitza 18 ikaspostuko edukierakoa.

– Haur Hezkuntzako 2. zikloa: 6 unitate, 150 ikaspostuko edukiera.

– Lehen Hezkuntza: 12 unitate, 300 ikaspostuko edukiera.

– Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza: 9 unitate, 270 ikaspostuko edukiera.

– Lanbide Heziketa:

● Lanbide-arloa: Osasungintza

○ «Farmazia eta Parafarmazioa» erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

○ «Erizaintza eta Zaintza osagarriak» erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 2 ziklo.

● Lanbide-arloa: Gizarte eta Kultur Zerbitzuak

○ «Mendekotasun-egoeran dauden pertsonei arreta egitea» erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

– Hezkuntza Berezia:

● Hezkuntza Bereziko 3 gela ireki.

● Hezkuntza Bereziko gela egonkor 1.

2. artikulua.– Indarrean dagoen araudia betetzera behartuta dago ikastetxea, agindu honen bidez baimendutako unitateko irakasleen titulazioari eta hizkuntza-eskakizunari dagokienez. Bestela, bidezkoa litzateke emandako baimena baliogabetzea.

3. artikulua.– Ikastetxeak martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuaren bidez onartutako Eraikuntzako Kode Teknikoa bete beharko du, bai eta indarreko legeriak ezartzen dituen higiene-, osasun-, akustika-, bizigarritasun-, segurtasun- eta irisgarritasun-baldintzak ere. Ikastetxeko titularrarena izango da baldintza horiek ez betetzearen erantzukizuna.

AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA

Agindu honetan dagoen baimen-emateak ez du esan nahi hezkuntza-itunen araubidearen bitartez laguntzarik lortuko denik.

AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA

Agindu honen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal da Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko ekainaren 30a.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.


Azterketa dokumentala