Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

81. zk., 2014ko maiatzaren 2a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
1974

IRAGARKIA, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearen ebazpen bat jakinarazteko dena. Ebazpenaren horren bidez, 2012ko apirilaren 4ko Aginduaren babesean Zurriola Movies, S.L.ri «Cuatro días de abril» telebistarako filma egiteko emandako dirulaguntza itzultzeko prozedura irekitzen da.

Ebazpen-proposamen horien jakinarazpenak interesatuei helarazi nahi izan zaien arren, hori egitea lortu ez denez, jendaurrera azaltzen da iragarki hau, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 eta 61. artikuluetan xedatutakoa betetzeko.

Interesatuek jakin dezaten azaltzen da jendaurrean hori guztia, norbanako jakinarazpentzat har dezaten, eta honako hau adierazten zaie:

Iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita, interesatuek 15 egun balioduneko epea daukate interesdunek espedientea aztertzeko (espedientea Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko Kultura Sustatzeko Zuzendaritzan dago ikusgai: Donostia kalea 1 – Vitoria-Gasteiz), beren defentsarako egokitzat hartzen dituzten arrazoibide, agiri eta argibide guztiak azaltzeko.

Vitoria-Gasteizen, 2014ko apirilaren 8a.

Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordea,

JOSÉ ÁNGEL MARÍA MUÑOZ OTAEGI.


Azterketa dokumentala