Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

81. zk., 2014ko maiatzaren 2a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
1973

EDIKTUA, Familia Politikarako eta Komunitate Garapenerako zuzendariarena, 255/2006 Dek/48/2014-04-09 espedienteei buruzkoa.

José Luis Madrazo Juanes jaunak, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Saileko Familia Politikarako eta Komunitate Garapenerako zuzendariak, ediktu hau eman du:

EDIKTUA

Ezinezkoa izan da ediktu honen amaieran agertzen diren eskatzaileei berariaz jakinaraztea abenduaren 19ko 255/2006 Dekretuan aurreikusitako diru-laguntzen gaineko ebazpenak (255/2006 Dekretua, Seme-alabak dituzten familientzako diru-laguntzak arautzen dituena).

Aipatutako espedienteen gainean emandako ebazpenen testu osoa eskuragarri izango dute interesdunek Laneko, Enpleguko eta Gizarte Politiketako Lurralde Ordezkaritzan (Kale Nagusia 85, 48011 Bilbao).

Ezezko ebazpenak direnez gero, ediktu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuz jakinarazten dira, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 59.5 artikuluan eta aplikagarriak diren gainerako xedapen bateragarrietan agindutakoari jarraikiz.

Adierazten diren espedienteen gainean emandako ebazpenek ez dute amaitzen administrazio-bidea, eta horien aurka, gorako helegitea aurkez daiteke Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Saileko Gizarte Politiketako sailburuordearen aurrean, hilabeteko epean, ediktu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, betiere Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 114. eta 115. artikuluetan agindutakoaren arabera.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko apirilaren 9a.

Familia Politikarako eta Komunitate Garapenerako zuzendaria,

JOSÉ LUIS MADRAZO JUANES.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala