Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

81. zk., 2014ko maiatzaren 2a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

INGURUMEN ETA LURRALDE POLITIKA SAILA
1968

66/2014 DEKRETUA, apirilaren 15ekoa, zeinaren bidez urgentziako deklaratzen baita Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak nahitaez desjabetzeko, honako eskubide eta ondasun hauek okupatzea: «Bilboko Txurdinagako 316.01 Jarduketa Integratuko Urbanizatzeko Jarduketa-Programa» izeneko proiektua burutzeko beharrezko ondasun eta eskubideak.

Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak, «Bilboko Txurdinagako 316.01 Jarduketa Integratuko Urbanizatzeko Jarduketa-Programa» izeneko proiektua formalki onartu eta gero, proiektua gauzatzeko lur guztiak erabiltzeko beharra adierazi zuen.

2013ko urriaren 29an, Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak nahitaezko desjabetze espedientea hastea eta ondasunen eta eskubideen zerrenda jendaurrean jartzea erabaki zuen, 15 eguneko epez prentsan, Bizkaiko Aldizkari Ofizialean (221. zk.) eta 2013ko azaroaren 29ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (228. zk.). 2013ko urriaren 29an ere, Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak Eusko Jaurlaritzari proiektuak eragiten dituen eskubideak eta ondasunak okupatzeko premiazkotasunaren adierazpena eskatzea erabaki zuen, Nahitaezko Desjabetzearen Legearen 52. artikuluan ezarritakoa betetzeko.

Urgentziaz okupatu beharreko ondasunak eta eskubideak banakatuta eta zehazturik agertzen dira dosierrean jasotako zerrendan, identifikazioak egiteko datu askirekin agertu ere. Zerrenda hori jendaurrean jarri zen, eta alegazio bat aurkeztu da, administrazio-espedientean adierazten denez.

Zerbitzu teknikoek ikusi dutenez, ez dago espedientea izapidetzeko inolako hirigintza-oztoporik.

Ondasun eta eskubide horiek okupatzea luza ezinezkotzat jotzen da, honako arrazoi hauengatik:

Diru-ahalmen gutxien duen biztanleria-taldeari etxebizitza duina eta prezio eskuragarrian bideratzea.

Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Antolamenduari buruzko maiatzaren 31ko 4/1990 Legearen 26.1.f artikuluan xedatzen denez, Eusko Jaurlaritzari dagokio: nahitaez desjabetu beharreko ondasun eta eskubideak urgentziaz okupatu behar direla deklaratzea, nahitaezko desjabetzeak honako hauek hartzen dituenean: burutze-unitate osoak, lurraldearen hirigintza-antolaketari dagozkion sistema orokorrak edo antolaketa horren elementuren bat eta hiri-lurzoruan egin beharreko banakako jarduketak. Goian aipatutako lege horrek 26.2 artikuluan ezarritakoaren arabera, lurralde antolamenduaren eskumenak dituen sailburuari zegokion horretarako proposamena aurkeztea Jaurlaritzaren Kontseiluari.

Hori dela bide, Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuak proposaturik, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak gaia 2014ko apirilaren 15eko bilkuran aztertu ondoren, honako hau

XEDATZEN DUT:

Artikulu bakarra.– Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluan eta Euskal Herriko Lurralde Antolakuntzari buruzko Legearen 26. artikuluan xedatutakoari jarraituz, nahitaez desjabetzeko, «Bilboko Txurdinagako 316.01 Jarduketa Integratuko Urbanizatzeko Jarduketa-Programa» proiektua burutzeko beharrezkoak diren ondasunak eta eskubideak Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak urgentziaz okupatu beharrekoak direla deklaratzea. Berariaz hasarazitako espedientean jasotako zerrendan daude zehaztuta eta banakatuta ondasun eta eskubide horiek.

AZKEN XEDAPENA

Dekretu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraren aurka, berraztertzeko errekurtsoa jar dakioke Jaurlaritzaren Kontseiluari, hilabeteko epean, edo, bestela, zuzenean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietarako Salan, bi hilabeteko epean. Epeak dekretu hau argitaratu eta hurrengo egunean hasiko dira.

Vitoria-Gasteizen, 2014ko apirilaren 15ean.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburua,

ANA ISABEL OREGI BASTARRIKA.


Azterketa dokumentala