Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

81. zk., 2014ko maiatzaren 2a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
1965

EBAZPENA, 2014ko apirilaren 4koa, Lanbide Heziketako sailburuordearena, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2013ko urriaren 22ko Aginduan araututako diru-laguntzak emateko dena. Agindu horren bidez, diru-laguntzetarako deialdia egin zen, Lanbide Heziketako heziketa-zikloak ematen dituzten ikastetxe pribatuetan eta udal-titulartasuneko ikastetxe publikoetan ekipamendua erosteko (2013. urtea).

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2013ko urriaren 22ko Aginduaren 12. eta 13. artikuluek diotenez (agindu horren bidez, diru-laguntzetarako deialdia egin zen, 2013. urtean, Lanbide Heziketako heziketa-zikloak ematen dituzten ikastetxe pribatuetan eta udal-titulartasuneko ikastetxe publikoetan ekipamendu erosteko), Lanbide Heziketako sailburuordeak, Balioespen Batzordearen proposamenez, ebazpena emateko eskumena du, agindu horren babesean aurkeztutako eskariei buruz. Horretarako, sei hilabeteko epea izango du, aipatutako agindua argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu beharko da, eta aipatu beharko da zein diren laguntza jasotako erakundeak eta zenbatekoak diren emandako zenbatekoak.

Horren ondorioz, honako hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Balioespen Batzordearen proposamenez, I. eranskinean zerrendatutako diru-laguntzak ematea, aginduaren 4., 7., 8., 9. eta 10. artikuluetan ezarritako irizpideak kontuan harturik. Ikastetxe onuradunek ekipamendua erosteko izango dira diru-laguntzak.

2. artikulua.– Jarraian adierazten diren ikastetxeek aurkeztutako eskabideei ezezkoa ematea, aginduaren 2. artikulua ez betetzeagatik: Vitoria-Gasteizko «CPEIPS Urkide Ikastetxe S.C. HLBHIP» eta «CPEIPS Paula Montal HLBHIP»; Arrasateko «CPEIPS San Frantzisko Xabier Ikastola HLBHIP»; Donostiako «CPES María Inmaculada BHIP»; Bilboko «CPES Oscus - Dolores Sopeña BHIP» eta «CPES María Inmaculada BHIP»; eta Amorebieta-Etxanoko «CPES Orue Eskola BHIP».

AZKEN XEDAPENA

Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena ikastetxeei jakinarazten zaienetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko apirilaren 4a.

Lanbide Heziketako sailburuordea,

JORGE ARÉVALO TURRILLAS.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala