Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

81. zk., 2014ko maiatzaren 2a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LEHENDAKARITZA
1961

EBAZPENA, 2014ko urtarrilaren 16koa, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariarena, zeinaren bidez diru-laguntzak ematen baitzaizkie Euskal Autonomia Erkidegoko udalerriei, koadrilei eta mankomunitateei 2013ko ekitaldian diru-laguntzak emateko deialdiko ordezko erakundeei. Diru-laguntza horiek emakume eta gizonen berdintasunari buruzko diagnostikoak egiteko eta/edo berdintasunerako planak egin, ebaluatu eta egokitzeko behar den laguntza teknikoa ahalbidetzeko ematen dira.

Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariaren 2013ko uztailaren 30eko Ebazpenaren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko udalerri, koadrila eta mankomunitateei diru-laguntzak emateko deialdia egin zen. Diru-laguntzen xedea zen 2013. eta 2014. urteetan emakume eta gizonen arteko berdintasunari buruzko diagnostikoak egiteko eta/edo berdintasun-planak egin, ebaluatu eta egokitzeko behar den laguntza teknikoa ahalbidetzea (irailaren 2ko EHAA, 166. zk.). Deialdi hori Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariaren 2013ko abenduaren 17ko Ebazpenaren bidez ebatzi zen (urtarrilaren 16ko EHAA, 10. zk.).

Erakunde onuradunek laguntza teknikoa kontratatzeko aurkeztu dituzten ziurtagiriak ikusita, diru-laguntzen zenbatekoak murriztu egin zaizkie Astigarraga, Bilbao, Ortuella eta Zestoako udalerriei, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariak 2014ko urtarrilaren 14an emandako ebazpenen bidez. Horrenbestez, soberakin bat dago, ordezko erakundeei eman behar zaiena, hala ezarrita baitago 2013ko uztailaren 30eko Ebazpenaren 13.3 artikuluan.

Halaber, 2013ko uztailaren 30eko Ebazpenaren 13. artikuluan ezartzen denez, eskabideak Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariaren ebazpen bidez ebatziko dira, eta ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.

Azaldutakoa kontuan hartuta, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Zazpi mila ehun eta hogeita hamabost euro eta hiru zentimoko (7.135,03) diru-laguntza ematea 2013ko abenduaren 17ko Ebazpenean ordezko izendatutako udalerri eta mankomunitateari, ondoren ageri diren zenbatekoen arabera:

Arratiako Mankomunitatea: 2.860,50 euro.

Zaldibarko Udala: 4.274,53 euro.

Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu dadila agintzea.

Hirugarrena.– Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, interesdunek berraztertzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezakete zuzenean, dagokion Administrazioarekiko Auzietako Epaitegian, hil biko epean, ebazpena jaso eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko urtarrilaren 16a.

Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendaria,

MIREN IZASKUN LANDAIDA LARIZGOITIA.


Azterketa dokumentala