Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

81. zk., 2014ko maiatzaren 2a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

XEDAPEN OROKORRAK

SEGURTASUN SAILA
1958

AGINDUA, 2014ko apirilaren 16koa, Segurtasuneko sailburuarena, Herrizaingo Sailak eta hari atxikitako Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren Ikastegia erakunde autonomoak dituzten datu pertsonalen fitxategi automatizatuak arautzen dituen Herrizaingoko sailburuaren 2003ko irailaren 2ko Agindua zazpigarrenez aldatzeko dena.

Datu Pertsonalak babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren 20.1 artikuluak hauxe xedatzen du: Estatuko Buletin Ofizialean edo dagokion aldizkari ofizialean argitaratutako xedapen orokor baten bidez bakarrik sortu, aldatu edo kendu ahal izango dira Administrazio Publikoetako fitxategiak.

Datu pertsonaletarako jabetza publikoko fitxategiei eta datuak babesteko Euskal Bulegoa sortzeari buruz otsailaren 25eko 2/2004 Legearen 4. artikuluak xedatzen duenez, fitxategiaren ardura duen saileko titularraren agindu bidez sortu, aldatu eta ezabatu beharko dira Autonomia Erkidegoko Administrazioko fitxategiak. Eta agindu horrek indarreko araudietan aginduta dagoen guztia aipatu beharko du, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu beharko da.

Herrizaingoko sailburuaren 2003ko irailaren 2ko Aginduaren bidez (2003ko irailaren 2ko EHAA, 170. zk.; hutsen zuzenketa, 2003ko urriaren 10eko EHAA, 198. zk.), Herrizaingo Sailak eta hari atxikitako Euskal Herriko Poliziaren Ikastegia erakunde autonomoak dituzten datu pertsonalen fitxategi automatizatuak arautu ziren.

Agindu hori Herrizaingoko sailburuaren 2007ko apirilaren 2ko Aginduaren bidez aldatu zen (2007ko maiatzaren 7ko EHAA), zeina Herrizaingoko sailburuaren 2007ko ekainaren 7ko Aginduak aldatu baitzuen (2007ko ekainaren 29an EHAA). Halaber, Herrizaingoko sailburuaren 2008ko apirilaren 7ko Aginduaren (2008ko apirilaren 22ko EHAA) eta 2008ko azaroren 7ko Aginduaren (2008ko abenduaren 5eko EHAA) bidez sortu dira Herrizaingo Sailaren eta hari atxikitako Euskal Herriko Poliziaren Ikastegia erakunde autonomoaren datu pertsonalen fitxategi automatizatu berriak. Arau honi egindako azken aldaketak honako agindu hauetan jasota daude: Herrizaingoko sailburuaren 2010eko abenduaren 20ko Agindua (2010eko abenduaren 24ko EHAA); Herrizaingoko sailburuaren 2012ko martxoaren 9ko Agindua; 2012ko irailaren 20ko Agindua, Herrizaingo Sailak eta hari atxikitako Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren Ikastegia erakunde autonomoak dituzten datu pertsonalen fitxategi automatizatuak arautzen dituen Herrizaingoko sailburuaren 2003ko irailaren 2ko Agindua bosgarrenez aldatzekoa dena (2012ko martxoaren 30eko EHAA); Segurtasuneko sailburuaren 2013ko martxoaren 5eko Agindua, Herrizaingo Sailak eta hari atxikitako Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren Ikastegia erakunde autonomoak dituzten datu pertsonalen fitxategi automatizatuak arautzen dituen Herrizaingoko sailburuaren 2003ko irailaren 2ko Agindua seigarrenez aldatzekoa dena (2013ko martxoaren 20ko EHAA).

Arau horiek argitaratu ondoren, fitxategi berri bat sortu behar da, ikusmen-desgaitasuna duten eta Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeetan boto irisgarria darabilten hautesleen datuak biltzeko.

Bestalde, Datuak Lantzeko Zentroan fitxategi bat eratu behar da prozeduren izapidetzeari buruzko datuak biltzeko.

Era berean, lan-kontratuko langileen kudeaketan, bi fitxategi berri sortu behar dira, aplikazio informatiko berriei egokitzeko asmoz.

Gainera, zenbait fitxategi aldatu behar dira DNAren fitxategiak erregulatzeko indarrean den legeriari egokitzeko. Aldatu behar da, orobat, udaltzainen erregistro-fitxategia, bitarteko agenteen poltsa eraginkortasunez kudeatu ahal izateko.

Aldatu behar da, halaber, 26. fitxategia (lan-kontratuko langileen kudeaketa integratua, GGBB), aplikazio informatika berriei egokitzeko.

Bestalde, Segurtasun Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 9ko 194/2013 Dekretuak egitura berri bat ezarri du bere organoetan. Hori dela eta, II. eranskina aldatu beharra dago, aurkibidea egungo egiturari egokituz.

Horregatik, eta argitasuna eta legezko segurtasuna lortzeko, beste xedapen bat argitaratuko da, ordura arte indarrean daudenak osatzen dituena.

Hori dela eta, honako hau

XEDATZEN DUT:

1. artikulua.– Datu pertsonalen gaineko fitxategi gehiago sortzea, agindu honen I. eranskinean zerrendatuko direnak.

2. artikulua.– Segurtasun Sailaren fitxategi-zerrendatik honako fitxategi hauek kentzea, erabiltzen ez direlako: 46.a (Telefono-abonatuak); 20.a (Harpidedunak) eta 23. fitxategia (Curriculuma). Ezabatu egiten dira tratamendurako erabiltzen diren fitxategi logikoak.

3. artikulua.– 26. fitxategia (Nekroidentifikazioa) eta 56. fitxategia (DNA) 23. fitxategian (Identifikazio genetikorako datu-basea) sartzea, DNAtik abiatuta lortutako identifikatzaileei buruzko poliziaren datu-baseen arloan indarrean dauden arauei egokitzeko.

4. artikulua.– II. eranskinean, zerrendatzen diren fitxategiak aldatzea.

5. artikulua.– III. eranskinean argitaratzea Segurtasun Sailak eta hari atxikitako Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren Ikastegia erakunde autonomoak dituzten datu pertsonalen fitxategi automatizatuen aurkibide berria.

AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA

Segurtasun Saileko Araubide Juridiko eta Zerbitzuen Zuzendaritzak Datuak Babesteko Euskal Bulegoko Erregistroari jakinaraziko dio fitxategiak sortu, aldatu edo ezabatu izana, eta aipatu erregistroan inskribatzea edo inskripzioa aldatzea eskatuko du.

AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA

Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko apirilaren 16a.

Segurtasuneko sailburua,

ESTEFANÍA BELTRÁN DE HEREDIA ARRONIZ.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala