Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

79. zk., 2014ko apirilaren 29a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

EUSKO LEGEBILTZARRA
1939

IRAGARKIA, Eusko Legebiltzarraren informazio-sistema korporatiboaren berringeniaritzarako zerbitzuen esparru-hitzarmenarena (Eusko Legebiltzarreko Mahaiaren 2014ko apirilaren 15eko erabakia) (Espedientea: 06-700-14).

Kontratu-mota: zerbitzuen esparru-hitzarmena.

Helburua: iragarkiaren izenburuan adierazten dena.

Izapidea: ohikoa.

Prozedura: irekia.

Esleitzeko era: zenbait esleipen-irizpide.

Lizitazioaren gehieneko aurrekontua: 537.190,08 euro urteko, BEZik gabe. Hauxe dagokio BEZari (% 21): 112.809,92 euro urteko. Guztizko emaitza hau da: 650.000 euro urteko.

Burutzeko epea: 3 urte.

Agiriak eskuratzea: klausula teknikoen agiria eta administrazio-klausula berezien agiria eskuratzeko tokiak hauek izango dira:

– Eusko Legebiltzarra, 09:00etatik 14:00ak arte. Legebiltzarraren helbidea hau da: Becerro de Bengoa kalea, z.g., 01005 posta-kodea, Vitoria-Gasteiz.

– Eusko Legebiltzarraren web-orrian: www.parlamentovasco.euskolegebiltzarra.org / Kontratatzailearen profila.

Eskaintzak aurkezteko tokia: proposamenak administrazio-klausula berezien agirian dagoen ereduaren arabera egingo dira eta Eusko Legebiltzarreko Erregistro Orokorrean aurkeztuko (Becerro de Bengoa kalea, z.g., 01005 Vitoria-Gasteiz) norberak ekarrita edo agiri horretako 12.3 puntuan adierazi bezala.

Eskaintzak aurkezteko epea: 2014ko ekainaren 30a arte; ordutegia, 09:00etatik 14:00ak arte.

Eskaintzak jendaurrean irekitzea: Eusko Legebiltzarrean izango da eta aldez aurretik web-orrialdean argitaratuko da eta posta elektronikoaren bidez jakinaraziko zaie lizitatzaileei data eta ordua.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko apirilaren 15a.

Eusko Legebiltzarreko lehendakaria,

BAKARTXO TEJERIA OTERMIN.


Azterketa dokumentala