Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

79. zk., 2014ko apirilaren 29a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 8 ZENBAKIKO EPAITEGIA
1936

EDIKTUA, erantzukizun zibilaren gainean bideratutako 669/13 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Bilboko Lehen Auzialdiko 8 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 669/2013 hitzezko judizioa.

Demandatzailea: Kutxabank Aseguradora, S.A.U.

Abokatua: Jose Ramon Jimenez Gonzalez.

Prokuradorea: Smith.

Demandatua: Isidoro Gamero Rangel eta Helvetia Seguros.

Gaia: diru zenbateko bat erreklamatzea.

Bilboko Lehen Auzialdiko 8 zenbakiko Epaitegiko idazkari judiziala.

Fede ematen dut:

2014 martxoaren 14an, epaitegi honetako epaile magistratuak epaia eman du, 669/13 hitzezko judizioan.

Isidoro Gamero Rangel jauna non dagoen ez dakigunez, ediktu honen bidez epaia jakinarazten zaio. Ebazpen horren aurka, demandatuak apelazio-errekurtsoa aurkeztu ahalko du epaitegi honetan, Bizkaiko Probintzia Entzutegiari zuzenduta, hogei eguneko epean.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin, ematen dut ediktu hau, Bilbon (Bizkaia), bi mila eta hamalauko martxoaren hogeita lauan.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala