Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

79. zk., 2014ko apirilaren 29a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

INGURUMEN ETA LURRALDE POLITIKA SAILA
1935

67/2014 DEKRETUA, apirilaren 15ekoa, Gipuzkoako Merkataritza, Industria, Zerbitzu eta Nabigazio Ganbera-Ofizialak Pasaiako Portuko Agintaritzaren Administrazio Kontseiluan duen kide bat kendu eta beste bat izendatzeko dena.

Estatuko Portuei eta Nabigazio Zibilari buruzko Legearen testu bategina onartzen duen irailaren 5eko 2/2011 Legegintzako Errege Dekretuak interes orokorrekotzat jotako portuak arautzen ditu atariko tituluaren II. kapituluan; eta Euskal Autonomia Erkidegoaren barruan, Bilbokoa eta Pasaiakoa sartzen ditu portu horien artean.

Estatuaren lurralde-antolaketa ikusita, eta interes orokorreko portuek bakoitzak bere autonomia-erkidegoan duten eragin ekonomiko eta soziala kontuan hartuta, aipatutako Legegintzako Errege Dekretuak zenbait neurri ezarri ditu erkidegoek portu-agintaritzen antolakuntzako egituretan parte-hartze handiagoa izan dezaten, agintaritza horiek baitira portuak zuzentzen dituzten organo publikoak.

Estatuko Portuei eta Nabigazio Zibilari buruzko Legearen testu bategina onartzen duen irailaren 5eko 2/2011 Legegintzako Errege Dekretuaren 30.1 eta 30.2 artikuluan ezarritakoaren arabera:

«1.– Administrazio Kontseilua hurrengo kideek osatzen dute:

..............................................................

b) Berezko kide batek; kide hori itsas kapitaina izango da.

c) Gutxienez 10 eta gehienez 13 kidek. Kanariar eta Balear uharteetarako, ordea, 16 artekoa izango da kopuru hori. Autonomia-erkidegoei edo Ceuta eta Melilla hiriei dagokie kopurua ezartzea, baita kideak izendatzea ere.

2.– Autonomia-erkidegoek edo Ceuta eta Melilla hiriek, aurreko paragrafoko c) idatzi-zatian aipatu diren kideak izendatuko dituzte hurrengo irizpideak errespetatuz:

a) Estatuko Administrazio Orokorra ordezkatuko dute itsas kapitainak ez ezik, beste hiru kidek, euretariko bat estatuko abokatua izango dela, eta, beste bat, Estatuko Portuak erakunde publikokoa.

b) Autonomia-erkidegoa kide horietako lauk eta lehendakariak ordezkatuko dute.

c) Kanariar uharteetan, kabildo bakoitzak ordezkari bat izango du, eta, Balear uharteetan ere, kontseilu bakoitzak ordezkari bat izango du.

d) Portuko zerbitzugunea hartzen duten udalerriek kontseiluaren gainerako kideen % 33ko ordezkaritza izango dute. Zerbitzugunea udalerri batean baino gehiagotan kokatuta egonez gero, ordezkaritza, lehenik, portu- agintaritzak administratutako portuari edo portuei izena emandako udalerriari edo udalerriei egokituko zaie; ondoren, gainerako udalerriei, zerbitzugunearen eraginpean duten azalerarekiko proportzioan.

e) Kontseiluko gainerako kideen % 66 honako hauen ordezkaritzari egokituta izendatuko dira: Merkataritza, Industria eta Nabigazio Ganberei, orain Merkataritza, Industria, Zerbitzu eta Nabigazio Ganbera Ofiziala (apirilaren 1eko 4/14 Oinarrizko Legea) enpresa- eta sindikatu-erakundeei, eta portuen arloan garrantzi handia duten sektore ekonomikoei.

Kideen izendapena nahitaez egin beharko da administrazio-kontseiluan ordezkatuta dauden administrazio publikoen eta erakunde nahiz antolakundeen proposamena kontuan hartuta. Estatuko Administrazio Orokorraren kasuan, proposamen hori Estatuko Portuak erakunde publikoaren lehendakariak egingo du.

Administrazio-kontseiluko kideen izendapenek, 1. paragrafoko c) idatzi-zatiak aipatutakoek, lau urteko iraupena izango dute, berriztatzeko aukerarekin, hurrengo paragrafoan ezarritakoari kalterik egin gabe.

Kontseiluko kideak kargutik kentzea autonomia-erkidegoko organo eskudunak erabakiko du, mahaikide horiek ordezkatzen dituzten organizazio, antolakunde eta erakundeek hala proposatuta».

Ondorioz, Eusko Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legean, Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen dituen apirilaren 9ko 196/2013 Dekretuko 4. artikuluan eta Estatuko Portuei eta Merkataritzako Nabigazioari buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duen irailaren 5eko 2/2011 Legegintzako Errege Dekretuan ezarritakoari jarraituz, Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuaren proposamenez, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2014ko apirilaren 15ean egindako bilkuran gaia aztertu eta onartu ondoren, honako hau

XEDATZEN DUT:

1. artikulua.– Ondoren zehazten den pertsona Pasaiako Portuko Agintaritzaren Administrazio Kontseiluko kide kargutik kentzea, aipatzen den zuzenbide publikoko entitate juridikoak eskatuta:

– Gipuzkoako Merkataritza, Industria, Zerbitzu eta Nabigazio Ganbera-Ofizialak:

– José Ramón Saldaña Gascue jauna.

2. artikulua.– Ondoren zehazten den zuzenbide publikoko ente juridikoak eskatuta, jarraian adierazten den pertsona Pasaiako Portuko Agintaritzaren Administrazio Kontseiluko kide izendatzea, haren ordezkari izateko:

– Gipuzkoako Merkataritza, Industria, Zerbitzu eta Nabigazio Ganbera-Ofizialak:

– Beñat Odriozola Iraeta jauna.

AZKEN XEDAPENA

Dekretu hau kargugabetzea eta izendapen berria Pasaiako Portuko Agintaritzaren Administrazio Kontseiluko lehendakariari jakinarazten zaizkion egunetik aurrera sartuko da indarrean, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu beharko da.

Vitoria-Gasteizen, 2014ko apirilaren 15ean.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburua,

ANA ISABEL OREGI BASTARRIKA.


Azterketa dokumentala