Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

79. zk., 2014ko apirilaren 29a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HERRI ADMINISTRAZIO ETA JUSTIZIA SAILA
1929

EBAZPENA, 2014ko apirilaren 11koa, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariarena, erakunde honek antolatutako ikastaroen balioztapenaren berri ematen duena, estatu-mailako gaitasuna duten toki-administrazioko funtzionarioen lehiaketen baremo orokorrean sartzeko.

Estatu-mailako gaitasuna duten toki-administrazioko funtzionarioentzat gordetako lanpostuak betetzeari buruzko uztailaren 29ko 1732/1994 Errege Dekretuak, bere 15. artikuluan, betetzeko jardunbide horietan ezargarria den baremo orokorra nola osatzen den zehazten du, prestakuntza eta hobekuntza-ikastaroak ere horren barruan sartzen direla.

Bestetik, bai 1994ko abuztuaren 10eko Aginduak, bere 1.D artikuluan, bai Herri Administrazioaren Estatuko Erakundearen (INAPen) 1994ko urriaren 26ko Ebazpenak, autonomia-erkidegoekin bat eginez, toki-administrazioko prestakuntza eta hobekuntza ikastaroen onarpenerako eta baloraziorako irizpideak ezartzen dituzte.

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak 2013ko uztailaren 1etik 2014ko martxoaren 30era bitarteko epean antolatutako ikastaroak hautaketa jardunbide horien baremo orokorrean jaso ahal izateko, erakunde horrek ikastaro horien balioztapena zehaztu zuen. Izan ere, ebazpen honen bitartez, balioztapen horren berri ematen da, denak jakitun izan daitezen.

Hori guztia kontuan izanik, honako hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak 2013ko uztailaren 1etik 2014ko martxoaren 30era bitarteko epean antolatutako ikastaroen balioztapenaren berri ematea, estatu-mailako gaitasuna duten toki-administrazioko funtzionarioen lehiaketen baremo orokorrean sartzeko, balioztapen hori ebazpen honen eranskinean adierazten dela; Ebazpen honek honako ebazpen hauek osatzen ditu (nahiz eta indarrean jarraituko duten): 2013ko irailaren 19koa (2013-10-03ko EHAA, 189. zk.), 2013ko apirilaren 25ekoa (2013-05-13ko EHAA, 90. zk.), 2013ko martxoaren 25ekoa (2013-04-19ko EHAA, 75. zk.), 2013ko martxoaren 1ekoa (2013-03-15eko EHAA, 53. zk.), 2011ko irailaren 19koa (2011-10-11ko EHAA, 194. zk.), 2011ko otsailaren 11koa (2011-03-09ko EHAA, 47. zk.), 2010eko uztailaren 8koa (2010-08-02ko EHAA, 147. zk.), 2010eko urtarrilaren 28koa (2010-02-18ko EHAA, 33. zk.), 2009ko uztailaren 10ekoa (2009-07-28ko EHAA, 143. zk.), 2009ko urtarrilaren 15ekoa (2009-02-02ko EHAA, 22. zk.), 2008ko uztailaren 15koa (2008-08-06ko EHAA, 148. zk.) eta 2007ko urriaren 10eko (2007-11-05eko EHAA, 212. zk.) Ebazpena.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko apirilaren 11.

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendaria,

MARÍA TERESA IRURETAGOYENA IBARGUREN.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala