Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

79. zk., 2014ko apirilaren 29a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

XEDAPEN OROKORRAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
OGASUN ETA FINANTZA SAILA
1920

51/2014 DEKRETUA, apirilaren 8koa, zeinen bidez gaitzen baitira 7111 Programan (Nekazaritza eta Landa eta Itsas Garapena) 24.077.000,00 euroko kredituak, diru-sarrerak lortu baitira Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren 2014. urteko aurrekontuko 9311 Programan (Europar Batasunarekiko Finantza Harremanak).

Euskal Autonomia Erkidegoko erakunde ordaintzaileari 24.077.000,00 euro ordaintzeko konpromiso irmoa hartu da, NBEF Nekazaritzaren Europako Berme Funtsak finantzatutako zuzeneko laguntzak eta LGNEF Landa Garapenerako Nekazaritzaren Europako Funtsak kofinantzatutako laguntzak direla-eta.

Horiek horrela, gaitu egingo dira kreditu horiek, 1/2011 Legegintzako Dekretuaren 82. eta 83. artikuluak betez (1/2011 Legegintzako Dekretua, maiatzaren 24koa, Euskadiko aurrekontu-araubidearen arloan indarrean diren lege-xedapenen testu bategina onartzen duena eta Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko fundazio eta partzuergoei aplikatu beharreko aurrekontu-araubidea arautzen duena).

Ondorioz, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren eta Ogasun eta Finantzetako sailburuaren proposamenez, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2014ko apirilaren 8an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, honako hau

XEDATZEN DUT:

Artikulu bakarra.– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren 2014ko ekitaldiko aurrekontuan, kreditu batzuk gaitzea onartzea, gastuen egoera-orri honetan:

(Ikus .PDF)

Diru-sarreren ondorengo egoera-orrian, kopuru bereko diru-sarrerak lortzetik sortzen dira kreditu horiek:

(Ikus .PDF)

Euskal Autonomia Erkidegoko erakunde ordaintzaileak gauzatuko dituen jarduerak finantzatzeko izango dira funtsok.

AZKEN XEDAPENA

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 2014ko apirilaren 8an.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburua,

MARÍA ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.

Ogasun eta Finantzetako sailburua,

RICARDO GATZAGAETXEBARRIA BASTIDA.


Azterketa dokumentala