Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

71. zk., 2014ko apirilaren 11, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
1743

EDIKTUA, Gizarte Zerbitzuen zuzendariarena, ondoren zerrendatzen den espedienteari buruzkoa (espedientea: VG BI 201/13).

Lide Amilibia Bergaretxek, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Saileko Gizarte Politiketako zuzendariak, ediktu hau ematen du:

EDIKTUA

Bi aldiz saiatu arren, Ángela Franco Figueroari ezin izan diogu agiriak aurkezteko errekerimendua egin VG BI 201/13 espedientean eman zuen helbidean. Hori horrela, ediktu hau argitara ematen dugu Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian. Hori guztia Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 artikuluaren eta horrekin bat datozen eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenen arabera egin da. Era berean, interesdunei honako agiri hauek aurkezteko errekerimenduaren berri ematen diegu:

a) I. eranskina.

b) Hirugarrenen alta.

c) Erroldatze-ziurtagiria, bertan bizi diren pertsona guztien izenekin. Laguntza-eskabidea aurkezteko eguna baino hilabete lehengokoa beharko du gehienez, eta erasotzailea ez da agertuko.

d) Langabezi-kartilla, lanerako adinean dauden bizikidetzako unitateko kide guztiena edo, hala bada, ikasten egotearen ziurtagiria.

Genero biolentziaren biktima diren emakumeei diru-laguntza eman eta ordaintzeko prozedura ezartzen duen Herrizaingo sailburuaren 2011ko maiatzaren 30eko Aginduaren karietara eskatutako laguntza eman ala ez erabakitzeko, Genero Biolentziaren aurkako Babes Integraleko Neurriei buruzko abenduaren 28ko 1/2004 Lege Organikoaren 27. artikuluan xedatutakoa, eskatzaileari 10 eguneko epea ematen zaio agiri horiek aurkezteko Gizarte Zerbitzuen Zuzendaritzako Genero Biolentzia Zerbitzuan (Kale Nagusia 81-1, 48011 Bilbao), bai zuzenean, bai Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan aurreikusitako edozein bidez baliatuz. Interesdunari ohartarazten zaio ezen, hori egin ezean, eskaeran atzera egin duela ulertuko dela.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko martxoaren 17a.

Gizarte Zerbitzuen zuzendaria,

LIDE AMILIBIA BERGARETXE.


Azterketa dokumentala