Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

71. zk., 2014ko apirilaren 11, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
1742

IRAGARKIA, Servicios de Canalizaciones Bemiro, S.L.ri Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendariaren 2014ko martxoaren 14ko Ebazpena jakinarazteko dena. Ebazpen horren bidez, Servicios de Canalizaciones Bemiro, S.L.ri zehapen-espedientea ireki zaiola adierazten da.

Espedientearen erreferentzia: SEG/0016/2014 (20 SE-A-2012-8).

Servicios de Canalizaciones Bemiro, S.L.ri (IFK: B-75/022442; sozietatearen egoitza: Idiazabal kalea 56, 1. ezk. 20130, Urnieta, Gipuzkoa) zehapen-espedientea ireki zaiola adierazteko Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendariaren 2014ko martxoaren 14ko Ebazpena jakinarazten saiatu arren, ez da ezer lortu (zehapen-espediente hori lotuta dago Donostiako Amara kaleko 7an 2011ko abenduaren 28an gas-kanalizazio bat egiten ari zirela hoditeria puskatu zenean gertatutako gorabeherekin). Hori dela eta, iragarki hau argitaratzen da.

Espedientearen deskribapen laburra:

  • Arau-haustea: Euskal Autonomia Erkidegoko Industriari buruzko azaroaren 12ko 8/2004 Legea (31.ñ artikulua).
  • Arau-hausteen deskripzioa: Arau-hauste larria: Segurtasun arloko arauak urratzen dituen edozein ekintza edo omisio, baldin eta arrisku handia eragiten badu edo kalte handia sorrarazten badu.
  • Ezarritako zehapena: 6.000 euro.
  • Legezko ohartarazpenak:
  • Prozeduraren instrukzio-egilea: Alfredo Miguel Peña Berraondo jauna.
  • Errekusatze-araubidea: Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 29. artikulua.
  • 15 eguneko epea: alegazioak aurkezteko, frogaldia hastea eskatzeko, eta frogarako bitartekoak proposatzeko.

Eta hala jakinarazten da, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuta, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legea aldatzen duen urtarrilaren 13ko 4/1999 Legearen 59.5 artikuluan aurrikusitako ondorioetarako.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko martxoaren 31.

Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendaria,

JAVIER ZARRAONANDIA ZULOAGA.


Azterketa dokumentala