Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

71. zk., 2014ko apirilaren 11, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
1741

IRAGARKIA, «Servicios De Canalizaciones Belmiro, S. L.» baltzuari honako ebazpena jakinarazteko dena: Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendariak, 2014ko martxoaren 12an, emandako Ebazpena, zeinarekin deklaratzen baita baltzu horri -2013-06-06n- irekitako zehapen-espedientea iraungitasuna, espediente horren gaineko ebazpenaz.

Espedientearen erreferentzia: SEG/0050/2012 (20 SE-A-2012-8).

«Servicios De Canalizaciones Belmiro, S. L.» baltzuari ohiko bideetatik ondoko ebazpen hau jakinarazteko ahaleginak egin dira: Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendariak, 2014ko martxoaren 12an, emandako Ebazpena, zeinarekin deklaratzen baita baltzu horri -2013-06-06n- irekitako zehapen-espediente iraungitasuna, espediente horren gaineko ebazpenaz. Beraz, iragarki hau ematen da argitara. Espediente horren gaia hauxe da: 2011-11-28an, Donostiako Amara kaleko 7. zenbakiko obretan, gasa kanalizatzeko hodi bat apurtzea. Baltzu horri buruzko zehaztasunak: IFK: B-75/022442; egoitza soziala: Idiazabal kaleko 56. zk.ko 1.ko ezkerraldea, 20130 Urnieta (Gipuzkoa).

Espedientearen deskribapen laburra:

Legezko ohartarazpenak: Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Ekonomia Garapen eta Lehiakortasun Saileko Industriako sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legean ezarritakoa betez (lege horren bidez, azaroaren 26ko 30/1992 Legea aldatu zen, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearena).

Eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria argitaratuaz jakinarazten da guzti hori, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeko 59.5 artikuluan aurreikusitako ondorioetarako -lege horren bitartez, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legea aldatu zen.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko martxoaren 31.

Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendaria,

JAVIER ZARRAONANDIA ZULOAGA.


Azterketa dokumentala