Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

71. zk., 2014ko apirilaren 11, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
1740

IRAGARKIA, «Suministros Iturma Dos, S. L.» baltzuari honako ebazpen hau jakinarazteko dena: 2014ko martxoaren 7an, Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendariak emana, zeinarekin aipatu baltzuari zehapen-espedientea irekitzen baitzaio.

Espedientearen erreferentzia: SEG/0015/2014 (20 SE-A-2012-10).

«Suministros Iturma Dos, S. L.» baltzuari ondoko espedientea ohiko bidetik jakinarazteko ahaleginak egin dira: Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendariak, 2014ko martxoaren 7an, emandako Ebazpena. Baina, ezta lortu halakorik egitea; beraz, iragarki hau ematen da argitara –baltzu horri buruzko zehaztasunak: IFK: B-20/618849; egoitza soziala: Amasorrain kalea, 3.a, behealdea, Belartza Poligonoa, 20018 Donostia (Gipuzkoa); erreferentziazko helbidean kokatua.

Espedientearen deskribapen laburra:

● Arau-haustea: Euskal Autonomia Erkidegoko Industriari buruzko azaroaren 12ko 8/2004 Legea (31.h eta 31.I artikuluak).

● Arau-hausteen deskripzioa: arau-hauste larriak.

– Industriako segurtasunaren arloan eskumenak dituen agintaritzaren berariazko errekerimenduak behin eta berriz ez betetzea.

– Instalazioen kontserbazio eta artapen desegokiak, pertsonentzako arrisku larriak sortuaz.

● Ezarritako zehapena: arau-hauste bakoitzeko 3.000 euro; guztizkoa zehapena: 6.000 euro.

● Legezko ohartarazpenak:

– Prozeduraren instrukzio-egilea: Alfredo Miguel Peña Berraondo jauna.

– Errekusatze-araubidea: Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 29. artikulua.

– 15 eguneko epea: alegazioak aurkezteko, frogaldia hastea eskatzeko, eta frogarako bitartekoak proposatzeko.

Eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria argitaratuaz jakinarazten da guzti hori, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeko 59.5 artikuluan aurreikusitako ondorioetarako –lege horren bitartez, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legea aldatu zen.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko martxoaren 31.

Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendaria,

JAVIER ZARRAONANDIA ZULOAGA.


Azterketa dokumentala