Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

71. zk., 2014ko apirilaren 11, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
1739

IRAGARKIA, zeinaren bidez «Suministros Iturma Dos, S.L.» sozietateari jakinarazten baitzaio Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendariaren 2014ko martxoaren 6ko Ebazpena, aipatu sozietateari 2013ko uztailaren 6ko Ebazpenaren bidez irekitako zehapen-espedientea iraungi egin dela deklaratzen duena.

Espedientearen erreferentzia: SEG/0062/2012 (20 SE-A-2012-10).

Ahaleginak egin diren arren, ezin izan da ohiko moduan jakinarazi Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendariaren 2014ko martxoaren 6ko Ebazpena, 2013ko uztailaren 6ko Ebazpenaren bidez irekitako zehapen-espedientea iraungi egin dela deklaratzen duena. Ebazpen horren bidez, zehapen-espedientea ireki zitzaion «Suministros Iturma Dos, S.L.» sozietateari (IFK: B-20/618849; sozietatearen egoitza: Amasorrain 3, behea, Belartza poligonoa, 20018 Donostia, Gipuzkoa), erreferentziako helbidean kokatutako RAE 15.786 igogailua zela-eta. Halaber, jarduketak artxibatzea ebazten da. Bada, hori guztia argitaratu behar da iragarki honen bidez.

Espedientearen deskribapen laburra:

Legezko ohartarazpenak: ebazpen honek ez du administrazio-bidea amaitzen, eta berorren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahalko zaio Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saileko Industriako sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten den egunaren biharamunetik zenbatzen hasita, halaxe baitago ezarrita Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legea aldatu zuen urtarrilaren 13ko 4/1999 Legean.

Eta hori jakinarazten da, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuz, betiere, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legea aldatu zuen urtarrilaren 13ko 4/1999 Legearen 59.5 artikuluan aurreikusitako ondorioetarako.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko martxoaren 31.

Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendaria,

JAVIER ZARRAONANDIA ZULOAGA.


Azterketa dokumentala