Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

71. zk., 2014ko apirilaren 11, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

IRUNGO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 5 ZENBAKIKO EPAITEGIA
1737

EDIKTUA, 1156/13 berehalako falta-judizioaren ondoriozkoa.

Nik, Ana Garmendia Gutierrezek, Irungo Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 5 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesaleko idazkari naizen honek,

Fede ematen dut:

1156/13 falta-judizioan, epaitegi honetako epaile Almudena Izquierdo Trecherak epaia eman zuen 2014-01-10ean.

Luzia Pereira Lopes andrea non dagoen ez dakigunez (bizileku-baimena: X6945607K), epaia jakinarazten zaio ediktu honen bidez. Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkeztu ahal izango du epaitegi honetan, Gipuzkoako Probintzia Auzitegiari zuzenduta, bost eguneko epean.

Ebazpenaren testu osoa epaitegi honetako bulegoan eskura dezake demandatuak.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin, ematen dut ediktu hau, Irunen (Gipuzkoa), bi mila eta hamalauko martxoaren hogeita zazpian.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala