Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

71. zk., 2014ko apirilaren 11, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

IRUNGO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 2 ZENBAKIKO EPAITEGIA
1734

EDIKTUA, adostasunik gabeko dibortzioari buruzko 349/13 prozeduraren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Aipatutako prozeduran ebazpena eman da, eta honela dio hitzez hitz:

EPATZE-ZEDULA

Epatzeko agindua eman duena: Irungo Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2 zk.ko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesaleko idazkari judiziala.

Auzia: goian zehaztutakoa.

Epatua: Jose Ignacio Arbona Gabarain, alderdi demandatua den aldetik.

Egoitza: Charles De Gaulle etorbidea, 79 zenbakia, 3. solairua, eskuinaldea, 64700 Hendaya.

Epatzeko xedea: aipatutako judizioan agertzea, alderdi demandatu gisa demandari idatziz erantzuteko. Honekin batera, demandaren kopia, aurkeztutako dokumentuena eta demanda onartzeko ebazpenarena ematen dira.

Agertzeko tokia: epaitegi honetan.

Agertzeko epea: hogei egun baliodun, honen bidez epatu eta biharamunetik zenbatzen hasita.

LEGEZKO OHARTARAZPENAK

1.– Agertzen ez bazara, auzi-iheslaritzat joko zaitugu prozesu honetan. Auzi-iheseko deklarazio hori jakinarazitakoan, ez zaizu beste jakinarazpenik egingo, prozesuari amaiera ematen dion ebazpenarena izan ezik (Prozedura Zibilaren 1/2000 Legeko –PZLb-ko– 496. eta 497. artikuluak).

2.– Prokuradore bidez eta abokatuak lagunduta agertu beharko duzu judizioan (PZLb-ko 750. artikulua). Ekonomia-baliabiderik ez baduzu, doako laguntza juridikoa izateko eskubidea aitortzeko eskatu ahal izango duzu. Abokatua, edo prokuradorea, edo biak izendatzea eskatzeko asmoa izanez gero, epatua izan eta hurrengo hiru egunen barruan eskatu beharko duzu.

3.– Prozesua bideratzen ari den bitartean egoitzaz aldatuz gero, bulego judizial honi ezagutarazi egin beharko diozu (PZLb-ko 155.5 artikuluko lehenengo lerrokada).

Irun (Gipuzkoa), 2013ko abenduaren 30a.

IDAZKARI JUDIZIALA.

Epatze-eguna: Jose Ignacio Arbona Gabarain.

Jose Ignacio Arbona Gabarain non dagoen jakiterik ez dagoenez, idazki hau egiten dut jakinarazpen-zedularen balioa izan dezan.

Irun (Gipuzkoa), 2014ko martxoaren 19a.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala