Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

71. zk., 2014ko apirilaren 11, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

OSASUN SAILA
1732

EBAZPENA, 2014ko martxoaren 28koa, Osasuneko sailburuordearena, Informazio Farmakoterapeutikorako Batzordearen osaera aldatzen duena.

2007ko maiatzaren 22ko 88/2007 Dekretuaren bidez (ekainaren 13ko EHAA, 113. zk.), Sendagaien Ebaluazio eta Informazio Batzordeen Sarea eratu zen; sare horren barruan dago, hain zuzen ere, Informazio Farmakoterapeutikorako Batzordea.

Osasuneko sailburuordearen 2007ko urriaren 9ko Ebazpenaren bidez (azaroaren 23ko EHAA, 226. zk.), Informazio Farmakoterapeutikorako Batzordeko kideak izendatu ziren.

Batzorde horren osaeran zenbait aldaketa gertatu direnez, 88/2007 Dekretuaren 5. artikuluarekin bat etorriz, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Jesús Iturralde Iriso jauna –Medikuntza eta Kirurgia Orokorrean lizentziatua eta Komunitate eta Familiako Medikuntzan espezialista– Informazio Farmakoterapeutikorako Batzordeko kide kargutik kentzea.

Bigarrena.– Julia Barroso Niso andrea –Medikuntza eta Kirurgia Orokorrean lizentziatua eta Barne Medikuntzan espezialista–.Informazio Farmakoterapeutikorako Batzordeko kide izendatzea.

Hirugarrena.– Ebazpen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango du eragina.

Laugarrena.– Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beronen aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Osasuneko sailburuari. Hilabeteko epea izango dute horretarako, ebazpena ofizialki argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko martxoaren 28a.

Osasuneko sailburuordea,

GUILLERMO VIÑEGRA GARCÍA.


Azterketa dokumentala