71. zk., 2014ko apirilaren 11, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (209 KB - 2 orri.)
- EPUB (195 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
1730
AGINDUA, 2014ko apirilaren 1ekoa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, Eibarko (Gipuzkoa) «Juan Bautista Guisasola» musika-eskola publikoaren baimena aldatzeko dena.
Aztertuta geratu da Eibarko «Juan Bautista Guisasola» musika-eskola publikoak musika-espezialitateak gehitzeko egin duen baimen-eskaera.
Espediente hori Gipuzkoako Hezkuntza Ordezkaritzak izapidetu du, indarreko arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio, eta arlo horretan eskumena duten erakundeek horri buruzko txostena eman dute.
Urriaren 27ko 289/1992 Dekretuaren II. kapituluan ezartzen da irakasleei musika-eskoletan irakatsi ahal izateko eskatzen zaien titulazioa (289/1992 Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoan musika-irakaskuntza espezifikoa, arautu gabea, ematen duten ikastegiak –musika-eskolak– sortzea eta horien jarduna arautzen duena; 1993ko urtarrilaren 4ko EHAA).
Indarrean dauden legeak ikusi ondoren eta arauz eskatzen diren baldintza guztiak betetzen direla kontuan harturik, hau
EBAZTEN DUT:
1. artikulua.– 2014-2015 ikasturtetik aurrera «Comboa» musika-espezialitatea eta «1. maila edo harrerakoa» irakasteko baimena ematen zaio ondoren zehazten den ikastetxeari:
Kode-zenbakia: 20007734.
Izen espezifikoa: «Juan Bautista Guisasola».
Titularra: Patronato de la Escuela de Música Pública, Juan Bautista Gisasola.
Helbidea: Bista Eder kalea, 10.
Udalerria: Eibar.
Lurralde historikoa: Gipuzkoa.
Ikastetxe horretan irakaskuntza hauek emango dira:
● Mailak: 1.a, 2.a eta 3.a.
● Adarrak:
– Instrumentu sinfonikoak: biolontxeloa, biolina, biola, kontrabaxua, flauta, klarinetea, saxofoia, tronpa, tronpeta, perkusioa, tronboia eta oboea.
– Instrumentu polifonikoak: pianoa, gitarra eta akordeoia.
– Instrumentu eta dantza tradizionalak: txistua eta trikitixa.
– Zenbait joera: gitarra elektrikoa, baxu elektrikoa eta comboa.
2. artikulua.– Indarrean dagoen araudia betetzera beharturik gelditzen da ikastetxea irakasleen titulazio akademikoari dagokionez. Bestela, bidezkoa litzateke emandako baimena baliogabetzea.
AZKEN XEDAPENA
Agindu honen aurka, berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2014ko apirilaren 1a.
Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua,
CRISTINA URIARTE TOLEDO.