Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

71. zk., 2014ko apirilaren 11, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
1729

AGINDUA, 2014ko martxoaren 27koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, Bilboko (Bizkaia) «Francisco de Goya-Otxarkoaga-Lope de Vega» Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxearen izen espezifikoa aldatzeko baimena emateko dena.

Bilboko «Francisco de Goya-Otxarkoaga-Lope de Vega» Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxearen izen espezifikoa aldatzeko aurkeztutako proposamena aztertu da.

Espediente horren izapideak araudiak ezarritako prozedura jarraituz egin dira; gainera, indarrean dauden arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio, eta, bestalde, arlo horretan eskumena duten erakundeek horri buruzko txostena eman dute.

Gai horretan aplikatu beharreko araudia ikusi ondoren, hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– CEIP «Francisco de Goya-Otxarkoaga-Lope de Vega» HLHI ikastetxearen izen espezifikoa aldatzeko baimena ematea: aurrerantzean CEIP «Otxarkoaga» HLHI izango du izena. Ikastetxe hori Bilbo udalerriko Pau Casals kaleko 8. zenbakian dago eta 48017903 kode-zenbakia dauka.

AZKEN XEDAPENA

Agindu honen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko martxoaren 27a.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.


Azterketa dokumentala