Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

248. zk., 2013ko abenduaren 31, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

IRUNGO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 1 ZENBAKIKO EPAITEGIA
5628

EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako 227/13 prozeduraren ondoriozkoa.

Irungo Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak 227/13.

Demandatzailea: Maria Antonia Gonzalez Jimenez.

Abokatua: Ramirez de Arellano Villar, Maria Teresa.

Prokuradorea: Martinez.

Demandatua: Saturnino Leonis Lazcano.

Guraso eta seme-alaben arteko harremanei buruzko neurriak.

Judizio horretan, epaia eman zen 2013-11-07an, eta honakoa da haren epaitza:

EPAITZA

Saturnino Leonis Lazkano-ren aurka, Antonia González Jiménez-ek aurkeztutako demanda osorik baiesten dut, eta honako erabaki hauek hartzen ditut:

Guraso biak baliatuko dira guraso-ahalaz.

Adingabekoaren zaintza eta jagoletza amari esleitzen zaizkio.

Gurasoek ezarritakoa izango da bisita-erregimena.

Aitak hileko 250 euroko mantenu-pentsioa ordainduko du adingabekoarentzako; pentsio hori hileko lehen bost eguen barruan sartu beharko du, zehazki, amak izendatutako kontuan. Zenbateko hori urtero eguneratuko da KPIren arabera; eta adingabekoa adin-nagusitasunera heldu eta ekonomikoki burujabea denean ezeztatuko da pentsio hori.

Sortutako kostuak Leonis jaunari ezartzen zaizkio.

Saturnino Leonis Lazcano demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake auzi-ihesean den demandatuak.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Irun (Gipuzkoa), 2013ko azaroaren 20a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala