Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

248. zk., 2013ko abenduaren 31, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 7 ZENBAKIKO EPAITEGIA
5624

EDIKTUA, zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 607/12 zenbakiko prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Bilboko Lehen Auzialdiko 7 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 607/12 prozedura arrunteko judizioa.

Demandatzailea: Azpiegiturak, S.A.

Abokatua: Alejandro Guiller Pelaez Astorkia.

Prokuradorea: Gallego.

Demandatua: Bidesoft, S.L.L.

Gaia: diru zenbateko bat erreklamatzea.

Judizio horretan, epaia eman zen 2013-09-25ean, eta hau da haren epaitza:

EPAITZA

Osorik baiesten dut Gallego Castañiza prokuradoreak Azpiegiturak, S.A.U.ren izenean aurkeztutako demanda, Bidesoft, S.L.L.ren aurkakoa.

1.– Suntsitutzat eta amaitutzat deklaratzen dut alderdiak lotzen dituen harremana, Sondikako Beaz Mintegia eraikinaren 4 M modulua lagatzeko hitzarmena dela-eta, 2004ko abenduaren 27an sinatua. Ondorioz, modulu hori libre eta hutsik uztera kondenatzen dut demandatua.

2.– Demandatua demandatzaileari hauek ordaintzera kondenatzen dut.

2.1.– hamabost mila laurehun eta hogeita hamasei euro eta hirurogeita zortzi zentimo (15.436,68), demandaren egunera arte ordaindu gabe utzitako kuotei dagozkienak, eta demanda aurkeztu zenetik zenbateko horren legezko interes-tasak, ebazpen honen egunetik bi puntu gehituta.

2.2.– hileko 522,76 euroko kuotak direla-eta demanda aurkeztu denetik edukitza itzultzen den egunera arte sortzen den zenbatekoa, dagozkien epemugetatiko legezko interesa ere bai.

2.3.– prozeduran sortutako kostuak.

Aurkaratzeko modua: Bizkaiko Probintzia Auzitegian aurkeztutako apelazio-errekurtsoaren bidez (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den, apelatutako ebazpena eta zein erabaki aurkaratzen diren (PZLb, 458,2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori kontsignatu beharko da epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen Gordailu kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da: 0030 1846 42 0005001274 (oharrak: 4748 0000 00 0607 12). Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean utzi izana egiaztatu egin beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak, eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Alderdi demandatzaileari ez zaio apelazio-errekurtsoa onartuko, baldin eta idatziz adierazten ez badu epemugatutako errentak eta kontratuaren arabera aurretiaz ordaindu beharrekoak ordainduta dituela (PZL, 449.1 artikulua).

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Epaiari dagokion egunean, jendaurreko entzunaldia egiten ari zelarik, epaia eman zuen epaile berberak eman, irakurri eta argitaratu zuen. Eta nik, idazkari judizial naizenez, horren guztiaren fede ematen dut.

Bidesoft, S.L.L. demandatuaren egungo egoitza ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake auzi-ihesean den demandatuak.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Bilbao (Bizkaia), 2013ko irailaren 30a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala