Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

248. zk., 2013ko abenduaren 31, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
5615

AGINDUA, 2013ko azaroaren 26koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, Ikerkuntzako 2013ko Euskadi Sarirako deia egiten duena, jarduera zientifikoa sustatzeko asmoz.

Azaroaren 30eko 323/2010 Dekretuak Ikerkuntzako Euskadi Saria arautzen du, jarduera zientifikoa sustatzeko asmoz.

Aipatutako dekretuak 1.3 artikuluan zehazten du Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren agindu baten bitartez urtero Ikerkuntzako Euskadi Sarirako deia egingo dela. Agindu horrek honako hauek jasoko ditu: deialdiaren xedea, sarirako ezarritako zenbatekoaren eguneratzea eta hautagaiak aurkezteko epea –inolaz ere ez hilabete baino gutxiago–.

Eta Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Nagusien kargutan egiteko den gastu espedientearen aurreratutako tramitazioa arautzen duen Ogasun eta Herri Administrazioko sailburuaren 2007ko apirilaren 26ko Aginduan ezarritakoa oinarri hartuta,

Horregatik, honako hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Xedea.

Agindu honen xedea da azaroaren 30eko 323/2010 Dekretuan arauturiko Ikerkuntzako Euskadi Sariaren 2013ko ediziorako deia egitea, Gizarte Zientziak eta Humanitateak modalitatean.

2. artikulua.– Sarien diru-kopurua.

Agindu honetan adierazitakoaren arabera emango den sari gordina 40.000 eurokoa izango da. Sarituak estatuatxo bat eta bereizgarri bat ere jasoko ditu, gainera, saria emateko ekitaldi publikoan.

3. artikulua.– Hautagaiak aurkezteko epea.

Hautagaiak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, xedapen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Deialdiaren eta deialdia arautzen duen dekretuaren testuak lortzeko Interneteko helbidea hau da «http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net»

4. artikulua.– Datuak babestea.

Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan eta Datu Pertsonaletarako Jabetza Publikoko Fitxategiei eta Datuak Babesteko Euskal Bulegoa Sortzeari buruzko otsailaren 25eko 2/2004 Legearekin bat etorriz,deialdi honen tramitazioan jasotako datu pertsonalak Zientzia Politikarako Zuzendaritzaren 3. zenbakidun fitxategian, «Bekadunentzako diru-laguntzak» izenekoan, jasoko dira , eta deialdian parte hartzen duten pertsonek berariaz ematen dute datu horiek tratatzeko eta argitaratzeko baimena. Fitxategi hori arau honen xedapen-esparruan sartzeko da: 2010eko urriaren 4ko agindua, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren datu pertsonalen fitxategi jakin batzuk arautzen dituena (azaroaren 5eko EHAA, 213. zenbakia).

Zientzia Politikarako Zuzendaritza da fitxategi horren arduraduna. Datuak aurkaratu, kontsultatu, zuzendu eta ezabatzeko eskubideak Zientzia Politikarako Zuzendaritzan erabili ahal izango dira. Horretarako, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko Zientzia Politikarako Zuzendaritzara jo beharra dago (Donostia kalea 1, 01010, Vitoria-Gasteiz).

XEDAPEN GEHIGARRIA

Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Nagusien kargutan egiteko den gastu-espedientearen aurreratutako tramitazioa arautzen duen Ekonomia eta Ogasun Sailaren 2007ko apirilaren 26ko Aginduaren ondorioetarako, agindu honetako laguntzak ebazteko ordainketa-kreditu eta konpromiso-kreditu egokiak eta nahikoak egon behar dira, behin betiko ebazpen garaian, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorretan.

AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraren aurka, berraztertzeko errekurtsoa jarri ahal izango diote interesdunek Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuari, hilabeteko epean; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean. Kasu bietan, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean hasten dira epeak.

AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA

Agindu honetan adierazi ez den guztian azaroaren 30eko 323/2010 Dekretuan xedatutakoak aginduko du.

AZKEN XEDAPENETATIK HIRUGARRENA

Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko azaroaren 26a.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.


Azterketa dokumentala