Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

238. zk., 2013ko abenduaren 16a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Pribatuen iragarkiak

ILOBE, SERVICIOS AUDIVISUALES, S. COOP. PEQUEÑA
5465

IRAGARKIA, Ilobe, Servicios Audiovisuales, S. Coop. Pequeña desegiteari eta likidatzailea izendatzeari buruzkoa.

Miguel Lorizate Acha jaunak (NAN zk.: 15365729G), Ilobe, Servicios Audiovisuales, S. Coop. Pequeña (Azitain industrialdea 3 - K bigarren solairua, Eibar; IFZ: F75023689; Euskal Autonomia Erkidegoko Kooperatiben Erregistroa: I28. zk.) kooperatiba-sozietatearen likidatzaile den aldetik, hau

Ziurtatzen du: Sozietatearen Batzar Orokorraren Akta Liburuan jasotzen denez, sozietateak bilera egin zuen Eibarren, azaroaren 15ean, eta hara bazkideak bertaratu ziren (aktan bertan daude jasota haiek identifikatzeko datuak). Batzar horretan, honako erabaki hauek hartu ziren, ahobatez:

ERABAKIAK

Lehenengoa.– Batzar Orokorraren erabakiz, kooperatiba-sozietatea desegitea onartzea.

Bigarrena.– Kargutik kentzea sozietateko administratzaile Igor Belda Lorizate eta Miguel Lorizate Acha.

Hirugarrena.– Miguel Lorizate Acha bazkidea sozietateko likidatzaile izendatzea, eta, horretaz gainera, honako hauek onartzea: azken balantzea, sozietatearen ondasunen banaketa, eta kooperatiba-sozietatearen ezeztatzea.

AKTIBOA:

Ibilgetu materiala 336,68.

Zordunak 77,89.

Efektiboa 459,37.

PASIBOA:

Funts propioak 873,94.

Sozietatearen ondasunak kooperatibako bazkideen artean banatuko dira, zati berdinetan.

Erabaki horiei buruzko agiri guztiak sozietatearen egoitzan daude, interesdunen eskura.

Eibar, 2013ko azaroaren 18a.

LIKIDATZAILEA.


Azterketa dokumentala