238. zk., 2013ko abenduaren 16a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (160 KB - 1 orri.)
- EPUB (191 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
5463
IRAGARKIA, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturara sailburuaren 2013ko urriaren 10eko Agindua jakinarazteko dena. Agindu horren bidez, ebatzi egiten da gora jotzeko errekurtso bat.
Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailari egotzi ezin zaizkion arrazoiengatik, idazki honen idazpuruan aipatzen den 2013ko urriaren 10eko Agindua ezin izan diogu jakinarazi Alaitz Gortari Alcain andreari. Hori dela eta, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legearen 59.5 artikulua betez, agindua iragarki hau argitaratuz jakinarazten dugu. Iragarki honen bidez, dei egiten zaio Alaitz Gortari Alcain andreari edo bere ordezkariari, gehienez hamabost eguneko epean Vitoria-Gasteizko Donostia kaleko 1ean agertzeko, 08:00etatik 14:30era, Aginduaren testu osoa jaso dezan. Epea iragarkia argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da.
Eta Alaitz Gortari Alcain andrea non dagoen ez dakigunez, iragarki hau ematen da, hari jakinarazteko.
Vitoria-Gasteiz, 2013ko abenduaren 5a.
Araubide Juridikoaren eta Zerbitzuen zuzendaria,
JOSU AGUIRRE GOITIA.