Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

238. zk., 2013ko abenduaren 16a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
5460

IRAGARKIA, 629/2013 administrazioarekiko auzi-errekurtso arruntean interesa duten hirugarrenak epatzeko dena.

Hirugarren interesdun guztiei jakinarazten zaie Estatuko Administrazioak 629/2013 prozedura arruntari dagokion administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu duela EAEko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko 2013ko uztailaren 31ko Aginduaren aurka. Agindu horren bidez, 2013an goi-mailako kirol-lehiaketak antolatzeko diru-laguntzetarako deia egin eta deialdi hori arautzen da. Agindu hori 2013ko irailaren 4ko 168. zenbakiko EHAAn argitaratu zen.

Beraz, interesa izan dezaketen hirugarren guztiak epatzen dira, eta ohartarazten zaie bederatzi eguneko epea izango dutela, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, prozedura judizialean agertu eta personatzeko.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko azaroren 18a.

Araubide Juridikoaren eta Zerbitzuen zuzendaria,

JOSU AGUIRRE GOITIA.


Azterketa dokumentala