Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

238. zk., 2013ko abenduaren 16a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
5459

IRAGARKIA, G/10/13-T espedientean, Turismoko zuzendariak 2013-09-23an emandako zehapen-espedientea irekitzeko erabakia jakinarazteko dena.

Hainbat saio egin dugun arren, ezinezkoa izan da aipatutako proposamena Aurora Campelo Logilderi (IFZ: 15893161-T) jakinaraztea–zeinaren azken helbidea San Lorenzo kalea 2, 3.a baita-, eta, horrenbestez, iragarki hau argitaratzen da.

Hautsi den araua:

Turismoa antolatzeari buruzko martxoaren 14ko 6/1994 Legea, 66.a) artikulua. Lege hori aldatu egin zen abenduaren 23ko 16/2008 Legearen bidez.

Arau-haustearen deskribapena:

San Lorenzo kaleko 2.ean –3. solairua, eskuineko atea– kokatuta dagoen etxebizitza turismo-ostatu gisa erabiltzea, aldez aurretik erantzukizunpeko adierazpena aurkeztu gabe.

Legezko ohartarazpenak:

15 egun balioduneko epea du interesdunak, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, alegazioak aurkeztu, espedientea aztertu eta espedienteko dokumentuen kopiak ateratzeko. Espedientea eskura du Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzan, honako helbide honetan: Easo kalea 10, 3. solairua, Donostia.

Donostia, 2013ko azaroaren 29a.

Lurralde-ordezkaria,

JAVIER LÓPEZ LARRÍNAGA.


Azterketa dokumentala