Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

238. zk., 2013ko abenduaren 16a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

DURANGOKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 1 ZENBAKIKO EPAITEGIA
5457

EDIKTUA, adostasunik gabeko dibortzioari buruz bideratutako 754/09 prozeduraren ondoriozkoa.

Durangoko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesaleko Epaitegia.

Judizioa: adostasunik gabeko dibortzioa. 754/09.

Demandatzailea: Visitacion Peña Cubero.

Abokatua: Manuel Angel Peña Achurra.

Prokuradorea: Sanz.

Demandatua: Marcelo Delgado Ramirez.

Gaia: adostasunik gabeko dibortzioa.

Aipatu judizioan, epaia eman zen 2012-05-23an, eta honakoa da haren epaitza:

Baietsi egiten dut Francisco Javier Sanz Velasco prokuradoreak Visitacion Peña Cuberoren izenean eta hura ordezkatuz jarritako demanda, Marcelo Delgado Ramirezen aurka; ondorioz, deklaratzen dut Visitacion Peña Cuberoren eta Marcelo Delgado Ramirezen arteko ezkontza deseginda dagoela –dibortzioa dela kausa– baita haien arteko irabazpidezko sozietatea ere.

Auzilarietako bakar bati ere ez zaio ezartzen kosturik.

Marcelo Delgado Ramirez demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake auzi-ihesean den demandatuak.

Interesdunak eskura du jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, auzitegi honetako bulego judizialean.

Durango (Bizkaia), 2013ko otsailaren 12a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala