Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

238. zk., 2013ko abenduaren 16a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

DONOSTIA-SAN SEBASTIÁNGO LEHEN AUZIALDIKO 4 ZENBAKIKO EPAITEGIA
5456

EDIKTUA, 311/12 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Donostiako Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegia.

311/12 hitzezko judizioa.

Demandatzailea: Urnietako San Juan kaleko 12 zenbakiko Jabeen Erkidegoa.

Abokatua: Ana Carmen Olazabal Ramirez.

Prokuradorea: Oyaga Urrea.

Demandatua: Jon Mirena Unanue Michelena.

Gaia: diru zenbateko bat erreklamatzea.

Ediktuaren hartzailea: Jon Mirena Unanue Michelena.

Judizio horretan, epaia eman da 2012ko uztailaren 7an.

Jon Mirena Unanue Michelena demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako epaia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Interesdunak eskura du jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, auzitegi honetako bulego judizialean.

Ebazpen honen aurka, ezin da errekurtsorik aurkeztu, irmoa baita.

Donostia, 2013ko azaroaren 6a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala