Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

238. zk., 2013ko abenduaren 16a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 9 ZENBAKIKO EPAITEGIA
5455

EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 1354/12 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Bilboko Lehen Auzialdiko 9 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 1354/12 hitzezko judizioa.

Demandatzailea: Josefa Feijoo Casero.

Abokatua: Inmaculada Perez Garcia.

Prokuradorea: Villaverde.

Demandatua: Florin Micu eta Elisabeta Micu.

Gaia: diru zenbateko bat erreklamatzea.

Judizio horretan, 166/13 epaia eman zen 2013-10-08an, eta honako hau da epaitza:

EPAITZA

Baietsi egiten dut Jaime Villaverde prokuradoreak Josefa Feijoo Caseroren izenean eta ordezkari gisa jarritako demanda, auzi-ihesean diren Florin Micu eta Elisabeta Micu-ren aurkakoa. Horregatik, demandatu horiek kondenatzen ditut auzi-jartzaileari 3.441,87 euro ordaintzera. Horretaz gain, ordaindu gabeko errenta-hil bakoitzari dagozkion hitzartutako berandutze-interesak ordaindu beharko dituzte (hileko % 1), hots, dagokion mugaegunetik aurrera sortutakoak, eta baita 521,87 eurori dagozkion legezko interesak ere, 2012ko azaroaren 14tik aurrera sortutakoak. Bestalde, prozeduran zehar sortutako kostuak ere alderdi demandatuari ezartzen zaizkio.

Florin Micu eta Elisabeta Micu demandatuen egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, auzi-ihesean den demandatuak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake.

Interesdunak eskura du jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, auzitegi honetako bulego judizialean.

Bilbao (Bizkaia), 2013ko urriaren 29a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala