Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

238. zk., 2013ko abenduaren 16a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ETXEPARE EUSKAL INSTITUTUA / BASQUE INSTITUTE
5452

EBAZPENA, 2013ko azaroaren 29koa, Etxepare Euskal Institutuko zuzendariarena, Euskara eta Euskal Kulturako bi irakurle hautatzeko deialdia arautzen duen 2013ko urriaren 29ko Ebazpenean aurreikusitako Balorazio Batzordearen osaera jakinarazten duena.

Aztertuta geratu da Etxepare Euskal Institutuko zuzendariaren 2013ko urriaren 29ko Ebazpena, Euskara eta Euskal Kulturako bi irakurle hautatzeko deialdia arautzeko dena.

Kontuan hartu da 2013ko urriaren 29ko Ebazpenaren 8. artikuluan xedatuta dagoela deialdi horretarako osatutako Balorazio Batzordeari dagokiola deialdira aurkeztutako eskaerak ebaluatzea, ebazpen-proposamena egitea eta proposamen hori Etxepare Euskal Institutuko zuzendariari jakinaraztea.

Hori dela-eta, honako hau,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Balorazio Batzordeko bokalak izendatzea, eta batzordea osatuko dituzten kideak jakinaraztea. Batzorde horrek Etxepare Euskal Institutuko zuzendariaren 2013ko urriaren 29ko Ebazpenaren bitartez argitaratutako deialdiari dagokion ebazpen-proposamena egin eta jakinaraziko du. Honako hauek izango dira batzordekideak:

Lehendakaria: Mari Jose Olaziregi Alustiza, Etxepare Euskal Institutuko Euskara Sustatu eta Hedatzeko zuzendaria.

Bokalak:

– Nerea Madariaga Pisano andrea.

– Koldobika Josu Bijuesca Basterretxea jauna.

– Kizkitza Galarza Arregi andrea.

Idazkaria: Joseba Epelde Bereziartua, Etxepare Euskal Institutuko Euskara eta Kultura Sustatzeko teknikaria.

Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea, jende guztia jakinaren gainean egon dadin.

Donostia, 2013ko azaroaren 29a.

Etxepare Euskal Institutuko zuzendaria,

MARIA AITZPEA GOENAGA MENDIOLA.


Azterketa dokumentala