Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

238. zk., 2013ko abenduaren 16a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

SEGURTASUN SAILA
5451

EBAZPENA, 2013ko abenduaren 4koa, Segurtasun Saileko Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen zuzendariarena, Eusko Legebiltzarrerako Hauteskunde Legea bosgarren aldiz aldatzeko lege-proiektua jendaurrean jartzen duena.

Eusko Legebiltzarrerako Hauteskunde Legea bosgarren aldiz aldatzeko lege-proiektua prestatu du Segurtasun Sailak, eta lege-proiektu hori Xedapen orokorrak egiteko prozeduraren abenduaren 22ko 8/2003 Legeak xedatu bezala izapidetuko da.

Lege horretan xedatutakoaren arabera, xedapen orokorrek herritarren eskubide eta interes bidezkoei eragiten badiete, entzunaldia eman beharko da, 8/2003 Legearen 8.1 artikuluan ezarritakoari jarraikiz. Hortaz, euren izaera dela-eta beharrezkotzat jotzen denean, xedapenok jendaurrean jarri beharko dira.

Hori horrela izanik, proiektua jendaurrean jarriko da, hogei egun balioduneko epean, iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita.

Azaldutako guztiarengatik, Segurtasun Sailaren egitura organikoari eta funtzionalari buruzko apirilaren 9ko 194/2013 Dekretuaren 11.2.a) artikuluarekin bat etorriz, honako hau,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Eusko Legebiltzarrerako Legea bosgarren aldiz aldatzeko lege-proiektua jendaurrean jartzea, hogei egun balioduneko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita.

Bigarrena.– Aurreko paragrafoan ezarritakoaren ondorioetara, lege-proiektuari alegazioak aurkeztu nahi izanez gero, proiektuaren edukia Segurtasun Sailaren Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen Zuzendaritzan egongo da eskura (Helbidea: Donostia kalea 1, Vitoria-Gasteiz), baita Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoaren iragarki-taulan ere (euskadi.net).

Vitoria-Gasteiz, 2013ko abenduaren 4a.

Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen zuzendaria,

EUGENIO ARTETXE PALOMAR.


Azterketa dokumentala