Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

238. zk., 2013ko abenduaren 16a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
5448

EBAZPENA, 2013ko azaroaren 14koa, Hezkuntzako sailburuordearena, unibertsitate aurreko irakasmailetarako euskarazko ikasmaterial digitalak egiteko laguntzak ebazten dituena (EIMA 2.0).

Euskarazko ikasmaterial digitaletarako laguntza-bideetara dei egin zuen Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak 2013ko irailaren 2ko Aginduaz (2013ko irailaren 16ko EHAA). Hori dela eta, Ebazpen-batzordearen proposamenez honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– 2013ko irailaren 2ko Aginduan adierazitako prozedurari jarraituz, guztira banatzeko dauden 200.000 euroko diru-partidatik Agindu honen I. eranskinean agertzen diren diru-laguntzak esleitzea.

Bigarrena.– Ebazpen honen II. eranskinean aipatzen diren ikasmaterialei diru-laguntzarik ez ematea. Diru-laguntzarik ez ematearen arrazoia honakoa da: Proiektuaren Egitura edo/eta Edukiaren Egokitasuna deritzon atalean gutxieneko maila lortu ez izana, laguntza-deialdiaren II. eranskineko 1.1 eta 1.2 puntuetan adierazitakoaren arabera.

Hirugarrena.– Ebazpen honen III. eranskinean aipatzen diren ikasmaterialei diru-laguntzarik ez ematea. Diru-laguntzarik ez ematearen arrazoia, kasu honetan, honako hau da: diru-partida agortu duen proiektuak baino puntuazio txikiagoa du proiektu horrek eta, beraz, laguntzarik gabe geratu da.

Laugarrena.– Ebazpenaren jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik kontatzen hasita, hamabost egun naturaleko epea izango du produktore bakoitzak bere produkzioa egingo duen ala ez ziurtatu eta lan-egutegia idatziz aurkezteko. Ziurtapen hau egiten ez badu, diru-laguntzari uko egiten diola ulertuko da.

AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA

Ebazpen hau banan-banan jakinaraziko zaio laguntza-eskatzaile bakoitzari eta ondoren EHAAn argitaratuko da.

AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA

Ebazpen honen aurka gorako errekurtsoa egin dezakete interesatuek, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren aurrean, ebazpenaren jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik kontatzen hasita hilabeteko epean.

AZKEN XEDAPENETATIK HIRUGARRENA

Ebazpen honetako euskal eta erdal idazkien artean interpretazio-auzirik sortuko balitz, jatorrizkoa euskaraz idatzitakoa dela kontuan izanik hura hartuko da korapiloa askatzeko gidari.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko azaroaren 14a.

Hezkuntzako sailburuordea,

MIREN ARANTZA AURREKOETXEA BILBAO.

(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala