Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

238. zk., 2013ko abenduaren 16a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
5443

EBAZPENA, 2013ko urriaren 16koa, Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendariarena. Honen bidez, Ermuko udalerriko Mallabia-Hegoaldeko Ingurabidea (3. zirkuitua) izeneko 13,2 kV-ko airetiko linea elektrikoa onura publikokoa dela aitortzen da, zuhaitz arloko zortasunaren handitzea dela-eta (arboladiak).

Erref.: L-7947. ASS/BIZ.

Esp.: AT-H-2013-00017.

AURREKARIAK

Bat.– 2013ko martxoaren 22an, Iberdrola Distribución Electrica, S.A.U. enpresak (San Adrian etorbidea 48, Bilbao) eskatu zuen gorago zehaztutako linea onura publikoko deklaratzea, linea horren zortasuna handitzeak eragiten dien ondasunak eta eskubideak urgentziaz okupatzeko; izan ere, arboladirik gabeko zerrenda handitu egiten da-eta; enpresa horrek dokumentazio egokia aurkeztu zuen.

Bi.– Eusko Jaurlaritzaren abenduaren 3ko 282/2002 Dekretuaren 10. artikuluan eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 144. artikuluan aurreikusitako ondorioetarako, Iberdrola Distribución Eléctrica, S.A.U. sozietatearen aipatu eskabidea jendaurrean erakusteko iragarkia argitaratu zen, 2013ko apirilaren 26ko BAOn, 2013ko maiatzaren 9ko EHAAn eta 2013ko apirilaren 29ko El Correo egunkarian. Iragarkiarekin batera, enpresa horrek desjabetu beharrekotzat jotzen zituen ondasunen eta eskubideen zerrenda argitaratu zen.

Hiru.– 2013ko apirilaren 17an, ofizio bat igorri zion Ermuko Udalari, udaletxeko iragarki-oholetan erakusteko proposatutako jarduketari buruzko iragarkia; eta eskatu zion, halaber, txosten baten bitartez adierazteko egokitzat jotzen zuen ala ez instalazioa onurako publikokotzat aitortzea.

Lau.– Horretarako ezarritako jendaurreko erakustaldian zehar, Ermuko Udalak linea eraikitzeko dauden mugei buruzko baldintzak aurkeztu ditu, eta onuradunak erantzun du ezen burutu behar den jarduerak ez dakarrela egun dauden mugez bestelako mugarik.

OINARRI JURIDIKOAK

Bat.– Espedientean, arauzko izapideak bete dira; zehazki, honako xedapen hauetan ezarritakoak: Sektore Elektrikoari buruzko azaroaren 27ko 54/1997 Legea; Argindarra garraiatu, banatu, merkaturatu eta zuzkitzeko jarduerak eta instalazioak baimentzeko prozedurak arautzen dituen abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretua; Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1957ko apirilaren 26ko Legea; Eusko Jaurlaritzaren abenduaren 3ko 282/2002 Dekretua; Goi-tentsioko airetiko linea elektrikoak zuhaiztietatik igarotzeko berariazko preskripzioak ezartzen dituen Energia eta Meategien zuzendariaren 2011ko martxoaren 8ko Ebazpena.

Bi.– Zortasunaren handitzea dela-eta egon daitezkeen eraikuntza-mugen inguruko baldintzei dagokienez, handitze horrek inola ere ez dio eragiten hirigintza-garapenari, ezta bide-eraikuntzari ere; izan ere, egungo lineak dituen mugak mantentzen dira, eta jarduera horrek ez dakar muga horien aldaketarik, eraikuntza-elementuei dagokienez.

Hiru.– Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren egitura organiko eta funtzionala ezartzen duen Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendariak, apirilaren 9ko 190/2013 Dekretuan ematen zaizkion ahalmenez baliatuz (2013-04-24ko EHAA), honako hau

EBAZTEN DU:

Artikulu bakarra.– Onura publikokotzat jotzea Mallabia-Hegoaldeko Ingurabidea (3. zirkuitua) izeneko 13,2 kV-ko airetiko linearen instalazioa (zortasunik gabeko zerrenda handitzeari dagokionez), honako tarte hauetan:

● 1. eta 2. tarteak:

○ Jatorria: Azpiestazioaren irteera-egitura.

○ Bukaera: 9022 zenbakiko euskarria.

○ Luzera: 34 m.

● 3., 4. eta 5. tarteak.

○ Jatorria: 9004 zenbakiko euskarria.

○ Bukaera: 504 zenbakiko euskarria.

○ Luzera: 109 m.

● 6. eta 7. tarteak:

○ Jatorria: 502 zenbakiko euskarria.

○ Bukaera: 602 zenbakiko euskarria.

○ Luzera: 62 m.

● 8. tartea:

○ Jatorria: 601 zenbakiko euskarria.

○ Bukaera: 6 zenbakiko euskarria.

○ Luzera: 10 m.

● 9. tartea:

○ Jatorria: 9004 zenbakiko euskarria.

○ Bukaera: 9021 zenbakiko euskarria.

○ Luzera: 81 m.

● 10. tartea:

○ Jatorria: 9021 zenbakiko euskarria.

○ Bukaera: «Urreta Suinaga, Rafae» TKZ.

○ Luzera: 17 m.

● 11., 12., 13., 14., 15., eta 16. tarteak:

○ Jatorria: 9021. euskarria, 9008.etik eta 901.etik igarotzen dena.

○ Bukaera: 903 zenbakiko euskarria.

○ Luzera: 572 m.

● 17. tartea:

○ Jatorria: 1302. euskarria (lurrazpikoa).

○ Bukaera: 1301 zenbakiko euskarria.

○ Luzera: 51 m.

● 18., 19. 20. eta 21. tarteak:

○ Jatorria: 1301. euskarria, 1205.era doana, 1201. euskarritik igarota.

○ Bukaera: 1101 zenbakiko euskarria.

○ Luzera: 432 m.

● 22. eta 23. tarteak:

○ Jatorria: 1201. euskarria, 9015.etik igarotzen dena.

○ Bukaera: 9019 zenbakiko euskarria.

○ Luzera: 418 m.

● 24. eta 25. tarteak:

○ Bien hasiera 9019. euskarrian dago.

○ 1401. eta 1501. euskarrietan amaitzen dira, hurrenez hurren.

○ Luzera: 61 m.

Deklarazio horrek berekin dakar –azaroaren 27ko 54/1997 Legearen 54. artikuluan xedatutakoaren arabera– eraginpeko ondasunak okupatu edo eskubideez jabetu beharra, eta horien okupazioa lehenbailehen egin beharra. Deklarazioak, halaber, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1954ko abenduaren 16ko Legearen 52. artikuluan presaz okupatzeko deklarazioari dagokionez ezartzen diren ondorioak dakartza, 53. artikuluan zehaztutako erregistro-ondorioekin.

Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Industriako sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera, 4/1999 Legean ezarritakoa betez (lege horren bidez, azaroaren 26ko 30/1992 Legea aldatu zen, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearena).

Vitoria-Gasteiz, 2013ko urriaren 16a.

Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendaria,

JAVIER ZARRAONANDIA ZULOAGA.


Azterketa dokumentala