Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

238. zk., 2013ko abenduaren 16a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
5441

AGINDUA, 2013ko azaroaren 29koa, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuarena, honako agindu honetan egindako hutsak zuzentzeko dena: Agindua, 2013ko ekainaren 18koa, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuarena, zeinen bitartez finkatzen baitira, Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritza-ustiategiei dagokienez, laborantzen marjina gordinak, Nekazaritzako Lan-Unitateak (NELU) zehazteko modulu objektiboak eta ustiategien gastu finkoen koefizienteak.

2013ko uztailaren 24an argitaratu zen (EHAA, 141. zk.) Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren 2013ko ekainaren 18ko Agindua, zeinen bitartez finkatzen baitira, Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritza-ustiategiei dagokienez, laborantzen marjina gordinak, Nekazaritzako Lan-Unitateak (NELU) zehazteko modulu objektiboak eta ustiategien gastu finkoen koefizienteak.

Agindu horren eranskinean hutsak atzeman dira, eta, beraz, zuzendu egin behar dira. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen 217/2008 Dekretuak 18.2.c) artikuluan xedatzen duenez, aldizkarian egindako hutsak edo omisioak maila bereko xedapen edo ekintza batez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira eta, horiek zuzentzearen ondorioz, xedapen, ekintza edo iragarkiaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada.

2013ko ekainaren 18ko Aginduan egindako hutsak horrelakoak direnez, zuzendu egiten dira, agindu honen bidez.

Horiek horrela, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren 2013ko ekainaren 18ko Aginduan egindako hutsak zuzentzea; agindu horren bidez finkatzen dira, Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritza-ustiategiei dagokienez, laborantzen marjina gordinak, Nekazaritzako Lan-Unitateak (NELU) zehazteko modulu objektiboak eta ustiategien gastu finkoen koefizienteak. Hona hemen zuzenketak:

I. eranskinean, 2013/3397 (11/4) orrialdean, honela dio:

(Ikus .PDF)

Baina honela esan behar du:

(Ikus .PDF)

I. eranskinean, 2013/3397 (11/4) orrialdean, honela dio::

(Ikus .PDF)

Baina honela esan behar du:

(Ikus .PDF)

I. eranskinean, 2013/3397 (11/6) orrialdean, honela dio::

(Ikus .PDF)

Baina honela esan behar du:

(Ikus .PDF)

Bigarrena.– Agindu honen aurka, berraztertzeko errekurtsoa jar diezaiokete interesdunek Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuari, hilabeteko epean. Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean. Kasu bietan, agindua argitaratu eta biharamunean hasiko da epea.

Hirugarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko azaroaren 29a.

Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburua,

MARÍA ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.


Azterketa dokumentala