Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

237. zk., 2013ko abenduaren 13a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Pribatuen iragarkiak

EUSKADIKO KIROL PORTUA, S.A.
5437

IRAGARKIA, bezeroari arreta eskaintzeko, kontrolatzeko eta itsas- eta mantentze-lanak egiteko zerbitzuen kontratua lizitatzeari buruzkoa. Zerbitzu horiek Hondarribiko eta Orioko kirol-portuetako eta Donostia, Getaria, Mutriku eta Bermeoko kirol-kaietako portu-instalazioetan emango dira (kirol-kai horiek Euskadiko Kirol Portua, S.A.k kudeatzen ditu).

1.– Erakunde esleipenduna: Euskadiko Kirol Portua, S.A. sozietate publikoa, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailari atxikita dagoena.

2.– Kontratuaren xedea.

a) Deskribapena.

b) Burutzeko tokia: Hondarribiko eta Orioko kirol-portuetan eta Donostia, Getaria, Mutriku eta Bermeoko kirol-kaietan.

c) Burutzeko epea: 2014ko martxoaren 1etik 2015eko otsailaren 28ra bitartean.

3.– Izapidetza, prozedura eta esleitzeko irizpideak.

a) Izapidetza: ohikoa.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko irizpideak: zenbait dira esleitzeko irizpideak. Ikus administrazioko baldintza berezien plegua.

4.– Lizitazioaren oinarri-aurrekontua: bostehun eta berrogei eta bost mila bostehun euro, BEZik gabe.

5.– Behin-behineko bermea: ez da eskatzen.

6.– Dokumentazioa eta informazioa eskuratzea.

Euskadiko Kirol Portua, S.A. sozietatearen bulego nagusietan (Adriano VI. kalea 20, 1. solairua, Vitoria-Gasteiz).

Telefonoa: 945 22 69 34.

Faxa: 945 21 36 86.

Http:/www.ekpsa.com/kontratatzailearen profila

7.– Kontratistaren eskakizun zehatzak.

a) Sailkapena: ez da eskatzen.

b) Kaudimen ekonomikoa eta finantzakoa eta kaudimen tekniko profesionala: administrazioko baldintza berezien pleguan ezarritakoa.

8.– Eskaintzen aurkezpena.

a) Aurkezteko azken eguna: 2014ko urtarrilaren 10a, 13:00ean.

b) Aurkeztu beharreko dokumentazioa: administrazioko baldintza berezien pleguan aurreikusitakoa.

c) Aurkezteko tokia: sozietatearen bulego nagusietan (Adriano VI. kalea 20, 1. solairua, Vitoria-Gasteiz).

d) Lizitatzaileak eskaintzari eutsi behar dion epea: 2 hilabetekoa, proposamenak irekitzen diren egunetik hasita.

e) Aldagaiak onartzea: ez da onartzen.

9.– Eskaintzak irekitzea: sozietatearen bulego nagusietan (Adriano VI. kalea 20, 1. solairua, Vitoria-Gasteiz), 2014ko urtarrilaren 13an, A gutunazala jendaurrean irekitzeko ekitaldia egingo da, 11:00etan hasita.

10.– Iragarkien gastuak: enpresa esleipendunaren kontura joango dira.

11.– Deialdiari buruzko informazioak ageri diren edo pleguak eskura daitezkeen informatikako ataria edo web-orria: http:/ / www.ekpsa.com/ kontratatzailearen profila/

Vitoria-Gasteiz, 2013eko abenduaren 3a.

Euskadiko Kirol Portua, S.A.ko zuzendari nagusia,

EDURNE EGAÑA MANTEROLA.


Azterketa dokumentala