Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

237. zk., 2013ko abenduaren 13a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
5435

IRAGARKIA, 2013ko azaroaren 6koa, Bizkaiko lurralde-ordezkariarena, instalazio elektriko hau jendaurrean jartzekoa: Makosene-Gatika 4 zirkuiturainoko 13,2 kV-ko linearen airetiko eta lurrazpiko deribazioa, «Iberruene» transformazio-zentro integratu berria elikatzekoa, eta horri dagokion Gatikako behe-tentsioko airetiko línea.

Abenduaren 3ko 282/2002 Dekretuko 27. artikuluaren (2002-12-23ko EHAA) eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuko 144. artikuluaren (2000-12-27ko BOE) ondorioetarako, bat etorriz testu bereko azken xedapenetatik lehenengoarekin, 1957ko apirilaren 26ko Nahitaezko Desjabetzeen Legearen Araudiko 17. artikuluarekin, sektore elektrikoari buruzko azaroaren 27ko 54/1997 Legeko 53. artikuluarekin eta goi-tentsioko airetiko linea elektrikoak zuhaiztietatik igarotzeko berariazko preskripzioak ezartzen dituen Energia eta Meategien zuzendariaren 2011ko martxoaren 8ko Ebazpenarekin (2011-05-31ko EHAA) jendaurrean jartzen da Iberdrola Distribución Eléctrica, S.A.k eskatutako honako instalazioa, enpresa horrek desjabetzea beharrezko ikusten duen ondasunen edo eskubideen zerrenda zehatz eta banan-banakoarekin batera.

Erref: L-8003 L-8004 CT-6849 ASS-BIZ.

Esp: AT-H-2013-00048.

– Kokalekua: aipatu udalerria.

– Aurrekontua: 67.051,01 euro.

– Helburua: eremu horretan energia elektrikoa hobeto banatzea eta erabiltzaile berriei banaketa-sarean sartzen uztea.

Erreferentziazko instalazioaren oinarrizko deskribapena:

Airetiko Linea Elektrikoa.

– Zerbitzu-tentsioa: 13,2 kV.

– Eroaleak: 3 (54,6 mm²) LA-56.

– Luzera: 210 m.

– 13,2 kV-ko airetiko sarearen hasiera: T1 euskarria –berria– egun dagoen 3612 zenbakiko euskarria ordeztekoa.

– 13,2 kV-ko airetiko sarearen hasiera: 3. Euskarria –berria–.

Lurpeko Linea.

– Zerbitzu-tentsioa: 13,2 kV.

– Eroaleak: 12/20kV HEPRZ1 motako aluminiozko 150 mm²-ko 3 polo bakarrekoak, 16 mm²- sekzioko pantaila dutenak.

– Luzera: 210 m.

– 13,2 kV lurpeko sarearen hasiera: T3 euskarria –berria–.

– 13,2 kV lurpeko sarearen amaiera: «CTIN Iberruene» transformazio-zentroa.

«Iberruene» Transformazio-zentroa.

– Aire zabaleko 250 kVA-ko transformazio-zentro integratua, 13,2/0,4 kV-ko erlaziokoa.

Behe-tentsioko airetiko linea.

– Aluminiozko 150 mm²-ko sekzioko isolatutako 3 fase-eroale bidezko behe-tentsioko airetiko linea, eta RZ 0,6/1kV 3x150/80 mm² aluminiozko 80 mm²-ko sekzioko eroale neutroa.

– Luzera: 620 m.

– Behe-tentsioko sarearen hasiera: «CTIN Iberruene».

– Behe-tentsioko sarearen amaiera: 12. Euskarria.

Honen bidez, berariaz eskatzen da jarduera onura publikokoa dela adieraztea.

Hori guztia jakitera ematen da, proiektuak dagokion udalean edo Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzan (Concha Jeneralaren kalea 23, 5. Solairua, Bilbo) aztertu ahal daitezen, eta, egoki iritzitako erreklamazioak aurkeztu ahal izateko (bi ale) hogei eguneko epean, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.

Bilbao, 2013ko azaroaren 6a.

Lurralde-ordezkaria,

ADOLFO GONZÁLEZ BERRUETE.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala