Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

237. zk., 2013ko abenduaren 13a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

LEHENDAKARITZA
5434

IRAGARKIA, prestakuntza egin, gizon, berdintasuna eta maskulinotasunaren arloan -prozedura irekiaz- kontratatzeko lizitaziorena. (Espedientea: 02EMK/02S/2014 zenbakia).

1.– Entitate esleitzailea.

a) Organoa: Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundea.

b) Espedientea izapidetzen ari den bulegoa: Lehendakaritzako Kontratazio Mahaia (Zerbitzu Zuzendaritza).

c) Espedientearen zenbakia: 02EMK/02S/2014.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: prestakuntza egin, gizon, berdintasuna eta maskulinotasunaren arloan.

b) Loteak eta kopurua: ez.

c) Burutzeko lekua: Euskal Autonomia Erkidegoa.

d) Burutzeko epea: hamar hilabete.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko modua.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko modua: hainbat irizpide.

4.– Lizitaziorako aurrekontua: 74.380,16 euro; BEZa (% 10): 15.619,84 euro. Guztira: 90.000 euro.

5.– Fidantzak: Administrazio-klausula zehatzen agiriak ezarritakoak.

6.– Agiriak eta argibideak eskuratzea.

a) Erakundea: Zerbitzu Zuzendaritza.

b) Helbidea: Nafarroa kalea, 2.

c) Herria eta posta kodea: Vitoria-Gasteiz (Araba) 01007.

d) Telefonoa: 945 018048.

e) Faxa: 945 018159.

f) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: eskaintzak aurkeztu arte.

7.– Kontratistak bete beharreko eskakizunak: administrazio-klausula zehatzen agiriko karatularen 29. puntuan ezarritakoak.

8.– Esleitzeko irizpideak: administrazio-klausula zehatzen agiriko karatularen 30. puntuan ezarritakoak.

9.– Parte hartzeko eskaintzen edo eskarien aurkezpena.

a) Agiriak aurkezteko azken eguna: 2014-01-08, 12:00 baino lehen.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: administrazio-klausula zehatzen agirian adierazten direnak.

c) Aurkeztuko lekua:

1) Entitatea: Lehendakaritzako Zerbitzu Zuzendaritza.

2) Helbidea: Nafarroa kalea, 2.

3) Herria eta posta kodea: Vitoria-Gasteiz (Araba) 01007.

d) Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion eskaintzari: bi hilabete, eskaintzak irekitzen direnetik.

e) Aldaerak: ez.

10.– Eskaintzen irekiera:

C gutun-azalak irekitzea: 2014-01-17, 12:00etan.

B gutun-azalak irekitzea: 2014-01-23, 12:00etan.

a) Entitatea: Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundea.

b) Helbidea: Manuel Iradier, 36.

c) Herria eta posta kodea: Vitoria-Gasteiz (Araba) 01005.

11.– Bestelako argibideak.

12.– Iragarkien gastuak: enpresa esleipendunaren kontura.

13.– Iragarkia Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidali zeneko eguna: ez dago horrelakorik.

14.– Deialdiari buruzko informazioa eta pleguak eskuratzeko atari informatikoa edo web-orrialdea: www.contratacion.info edo www.euskadi.net/contratacion

Vitoria-Gasteiz, 2013ko abenduaren 2a.

Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendaria,

MIREN IZASKUN LANDAIDA LARIZGOITIA.


Azterketa dokumentala