Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

237. zk., 2013ko abenduaren 13a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 3 ZENBAKIKO EPAITEGIA
5430

EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeko 569/13 judizio monitorioaren ondoriozkoa.

Gasteizko Lehen Auzialdiko 3 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 569/13 judizio monitorioa.

Demandatzailea: Logística de Distribución Virgen Blanca, S.L.

Abokatua.

Prokuradorea.

Demandatua: Felix Frejo Navazo.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Aipatutako judizioan, 2013-09-17ko 588/2013 Dekretua eman zen. Honela dio bere xedapen-zatiak:

XEDAPENAK

1.– Amaitutzat ematen da Logística de Distribución Virgen Blanca, S.L.k Felix Frejo Navazo jaunaren aurka 801,54 euro erreklamatzeko sustatutako prozesu monitorio hau.

2.– Helaraz bekio Logística de Distribución Virgen Blanca, S.L.ri, hala nahi izanez gero, betearazpena abiaraz dadila eska dezan, eta ohartaraz bekio, halaber, betearazi nahi duen zenbatekoa 2.000 eurotik gorakoa bada, abokatuaren eta prokuradorearen parte-hartzea nahitaezkoa izango dela.

Epaileari ebazpen honen berri eman diot.

Felix Frejo Navazo demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da (Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen –PZLbko– 497.2 artikulua).

Ebazpen horren aurka, berrikusteko errekurtsoa jar dezake demandatu auzi-iheslariak.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa auzitegi honetako bulego judizialean dago, interesdunaren eskura.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko urriaren 28a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala