Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

237. zk., 2013ko abenduaren 13a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BERGARAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 3 ZENBAKIKO EPAITEGIA
5427

EDIKTUA, 681/13 berehalako falta-judizioaren ondoriozkoa.

Nik, Igor Pikabea Amundarainek, Bergarako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 3 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesaleko idazkari judiziala naizen honek.

Fede ematen dut:

681/13 falta-judizioan, 2013-10-30ean epaia eman du Maria Jose Eceiza Yarza epaitegi honetako epaileak.

Najib Akdi jauna –bizileku-baimen zenbakia X5430927Y– lokalizatu ez denez, honen bidez jakinarazten zaio ebazpena, eta ezagutzera ematen zaio beraren aurka apelazio-errekurtsoa jarri ahal izango duela Gipuzkoako Probintzia Auzitegian, bost eguneko epean. Errekurtsoa Epaitegi honetan aurkeztu beharko da.

Ebazpena osorik ezagutzeko, aurkez zaitez organo honen bulegoan.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin, ediktu hau egiten dut Bergaran (Gipuzkoa), bi mila eta hamahiruko azaroaren hamahiruan.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala