Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

237. zk., 2013ko abenduaren 13a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
5423

EBAZPENA, 2013ko abenduaren 2koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko Araubide Juridikoaren eta Zerbitzuen zuzendariarena, 2013ko azaroaren 26ko Kulturako sailburuaren Aginduaren babesean aurkez daitezen laguntza-eskaerak aztertu eta ebaluatuko dituen Balorazi Batzordea osatuko duten kideen izendapena publiko egiten duena.

Eusko Legebiltzarrean ordezkatuta dauden alderdi politikoekiko mendekotasun organikoa duten fundazio zein elkarteentzako diru-laguntzak emateko modua arautzen duen irailaren 30eko 164/2008 Dekretuaren 8. artikuluak (uztailaren 13ko 200/2010 Dekretuak aldarazia) honako hau dio: «urtean urteko laguntza-deialdira bil daitezen eskaerak aztertu eta ebaluatzeko Balorazio-batzorde bat osatuko dela, zeina, lehenengo bilera egin aurretik, osatzen duten kideen izendapena jendaurrean jakinaraziko baita, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko den Zerbitzu zuzendariaren ebazpen baten bitartez».

Batzordearen osaera publiko egite horren xedea da interesdun entitate orok Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 29. artikuluan jasotako eskubideak erabili ahal izatea.

Horiek horrela,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuaren 2013ko azaroaren 26ko Aginduak ezarritakoari jarraituz, laguntza-eskabideak aztertu eta ebaluatzeko Balorazio-batzordearen osaera argitara ematea.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2013ko azaroaren 26ko Aginduaren bitartez, Eusko Legebiltzarrean ordezkatuta dauden alderdi politikoekiko mendekotasun organikoa duten fundazio zein elkarteentzako 2013. urteko laguntzetarako deialdia egiten da (2013ko azaroaren 27ko EHAAn, 226. zenbakikoan argitaratuta).

Batzordeak honako kide hauek izango ditu:

1.– Presidentea:

Josu Aguirre Goitia, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko Araubide Juridikoaren eta Zerbitzuen zuzendaria.

2.– Batzordekideak:

a) Titularrak:

a.1.– Maite Iruretagoiena Ibarguren, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen zuzendaria.

a.2.– Elixabete Echanove Landajuela, Herri Administrazio eta Justizia Saileko Toki Administrazioekiko eta Administrazio Erregistroekiko zuzendaria.

a.3.– Clara Montero Tellechea, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko Kultura Sustatzeko zuzendaria.

b) Ordezkoak:

b.1.– Marta Iglesias Barrio, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen zuzendariak izendatutako teknikaria.

b.2.– Itziar Lizeaga Romero, Herri Administrazio eta Justizia Saileko Administrazio Erregistroen eta Toki Araubidearen zuzendariak izendatutako teknikaria.

b.3.– Arturo García Fiel, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko Kultura Sustatzeko zuzendariak izendatutako teknikaria.

3.– Idazkaria: Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko Araubide Juridikoaren eta Zerbitzuen zuzendariak izendatutako teknikaria:

a) Titularra: Miren Goitia Gabiola.

b) Ordezkoa: Itsaso Elorriaga Iturricastillo.

Bigarrena.– Honako Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin agintzea, jende guztiak horren berri izan dezan.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko abenduaren 2a.

Araubide Juridikoaren eta Zerbitzuen zuzendaria,

JOSU AGUIRRE GOITIA.


Azterketa dokumentala