Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

237. zk., 2013ko abenduaren 13a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
5422

EBAZPENA, 2013ko azaroaren 27koa, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordearena, 2013-2014 ikasturtean ikertzaile doktoreen doktoretza-ondoko hobekuntza-programarako laguntza berriak eman eta dirulaguntza horiek berritzeko prozesua arautu eta deitzen duen Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2013ko maiatzaren 7ko Aginduaren bidez deitutako diru-laguntza berriak ebazten dituena.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2013ko maiatzaren 7ko Aginduak 2013-2014 ikasturtean ikertzaile doktoreen doktoretza-ondoko hobekuntza-programarako laguntzak berritzeko eta laguntza berriak emateko prozesua arautu eta deitu zituen.

Agindu horren 17.artikuluaren arabera, laguntza berriak ematea edo ukatzea Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordearen ebazpen bakar eta espresaren bidez gauzatuko da, ebaluazio-batzordearen ebazpen-proposamena aintzat hartuta.

Horregatik guztiagatik, eta kontuan hartuta Berariazko Aholku Batzordeen ebaluazioa eta Ebaluazio Batzordeak helarazitako proposamena, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– I. eranskinean agertzen diren onuradunei ematea ikertzaile doktoreen doktoretza-ondoko hobekuntza-programarako dirulaguntzak, honako hauek zehaztuta: batetik, dagozkien ezarpen zentroa, eta, bestetik, kontratuak eta bidaiak finantzatzeko zentroak jasoko duen diru kopurua. Hori guztia hala dago xedatuta 2013ko maiatzaren 7ko Aginduan.

Kontratu horiek 2014ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra arteko aldia hartuko dute eta onuradunak 28.000 euro gordin jasoko ditu urtean.

Bigarrena.– II. eranskinean agertzen den ordezkoen zerrenda ezartzea, arloak eta lehentasuna zehaztuz. Hutsuneak gertatuz gero, ordezkoek beteko dituzte, 16. artikuluko 3. atalak zehazten duenari jarraituz.

Hirugarrena.– Onartzea III. eranskinean agertzen diren eskatzaileen eskaera ez-onartuen zerrenda, ez onartzearen arrazoiak zehaztuta.

Laugarrena.– Aukeratze-prozesutik kanpo gelditu diren pertsonen zerrenda onartzea (IV. eranskina), kanpoan geratzearen arrazoiak zehaztuta.

AZKEN XEDAPENA

Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko web-orrian lehenengoz argitara eman eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko azaroaren 27a.

Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordea,

ITZIAR ALCORTA IDIAQUEZ.

(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala