Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

237. zk., 2013ko abenduaren 13a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
5421

EBAZPENA, 2013ko azaroaren 27koa, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearena, 2013ko literatura-argitalpenetarako diru-laguntzen berri ematen duena.

AURREKARIAK

1.– 2013ko maiatzaren 21ean argitaratu zen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian 2013ko maiatzaren 15eko Agindua, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, literatura-argitalpenetarako laguntzak emateko araubidea ezarri eta deialdia egiten duena.

2.– 2013ko maiatzaren 15eko Aginduaren 15.5 artikuluan ezarritakoaren arabera, jendeak jakin dezan, emandako diru-laguntzen zerrenda osoa, onuradunak, kopuruak eta laguntzen xedea zehaztuta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.

Horiek horrela, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2013ko maiatzaren 15eko Aginduaren babesean, euskarazko eta gaztelaniazko 2013ko literatura edizio-planak garatzeko emandako diru-laguntza guztiak eta horien onuradunak argitara ematea. Datu horiek eranskinean daude jasota.

Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, jendeak horren berri izan dezan.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko azaroaren 27a.

Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordea,

JOSÉ ÁNGEL MARÍA MUÑOZ OTAEGI.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala